Gite-Ipesek Ekialde Hurbilaren gaineko zinemaldia La Bolsan
«Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta horrek bultzatu gaitu zinemaldi hau antolatzera», esan due Gite-Ipeseko kideek, beraiek antolatu baitute zikloa. Gure artera iristen diren zonalde horri buruzko filmak oso gutxi direnez, Ekialde Hurbilaren gaineko zinemaldi honen bidez, hango zinema ekoizpenaren eta hango egoeraren gaineko zertzelada batzuk eman nahi dituzte. «Film hauek ez ohi dira zinema areto arruntetan agertzen, eta planetako zonalde honetaz zer egiten ari den adierazteko baliagarria izango delakoan gaude», gaineratu dute. Beraz, gaurko filma Palestinari buruz izango da: «Domicilio privado» izenburua du gaztelaniaz, Saverio Costanzo da zuzendaria, eta 2004an estreinatu zuten.