GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzeak

Talde bat gutxiagorekin abiatuko da Liga


J.L. | DONOSTIA

Bederatzi talderekin, iaz baino bat gutxiagorekin, abiatuko da aurtengo harri-zulatzaileen Liga, bihar Zierbanako hondartzan, 18.30etik aurrera.

Atzo egin zuten aurkezpena prentsa agerraldi batean, eta bertan adierazitakoaren arabera, Galdamesen hutsunea izango da aurtengo berrikuntza nagusia,

Ligako talderik indartsuenetakoa izan da Galdames, baina aurten parte ez hartzeko erabakia hartu dute. Gainerakoak, hauek izango dira: Jaizubia, Ortuella, Aldai Alde, Gallarta, Kabiezes, Txoriherri, Errekatxo, Arboleda, Trapagaran. Jaizubia Hondarribaiakoa kenduta, gainerako talde guztiak bizkaitarrak izango dira.

Ligak hamar proba izango ditu, eta denetan talde guztiak arituko dira lanean. Bihar Zierbanan abiatuko da, eta garrantzitsua izango da puntuak batzen hastea. Jaizubia da egungo txapelduna, eta faboritoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo