GARA > Idatzia > Kultura

Antzezlana

«Komeriaren Kluba» antzezlana ikusteko aukera gaur Bilborocken

«Komeriaren Kluba» antzezlanaren estreinaldia izango da gaur Bilborock aretoan 19.30etik aurrera. Ikuskizuna Bilboko Udalaren «Harrapazank!» programaren laugarren eta azken ekitaldia izango da. Horiek horrela, Xabi Payak aurkeztuta, Iban Garate, Asier Hormaza, Aitziber Garmendia, Ana Elordi, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreen bakarrizketak ikusteko aukera izango da. Sarrera 3 eurokoa da eta ikuskizuna «Harrapazank!» programarako berariaz sortu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo