Nafarroan hizkuntza eredu bakarrerako bidea
GARA |
Nafarroako Hezkuntza sailburu Carlos Pérez-Nievasek atzo ziurtatu zuenez, «europar hizkuntza bat bilduko duen euskara-gaztelania eredu bakarra lortzeko asmoa geldiezina da». Une honetan, gaztelera-ingelesa biltzen dituen froga eredua ezarri da bost ikastetxetan.
Pérez-Nievasek argitu zuenez, «horrek ez du esan nahi euskarazko hezkuntza desagertuko denik, baina eredu horrek europar hizkuntza bat sartzeko beharrari aurre egin beharko dio», bota zuen atzo sailburuak.