GARA > Idatzia > Non Zer

Txalo Produkzioak «Magia teilatuan» haur antzezlana eskainiko du gaur Leidorren

Betisaren istorioa kontatzen da. Gazte hau etxe-sabaira joan eta han bere teleskopio zaharrarekin izarrei begira egon ohi da. San Joan gauean magoak elkartu egiten dira trukuak eta magiari buruzko sekretuak trukatzeko. Betisa haien arteko lehiaren lekuko eta epaile bihurtuko da. Baina, gaur San Joan gaua da! Betisa gauaren sakontasunean galtzen diren suak ikustera igo da gora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo