GARA > Idatzia > Gutunak

Fernando Bengoetxea Oarsoaldeko Kalapie Hiri-Txirrindulari Elkartea

Fanderia-Ugaldetxo bidegorria

Aurten bi urte beteko dira Foru Aldundiak Errenteriako Fanderia eta Oiartzungo Ugaldetxo auzoak lotzen dituen bidegorria itxi zuenetik, Errenteriako Udalak bultzatuta. Ia bi urte guretzat lantokietara edo ikastera joateko bide segurua zena kendu eta, egunez egun, auto artean ibiltzera kondenatu gintuztenetik.

Kontua larria da. Orain arte hegoaldeko errepidea eta laster Zamalbideko autopista berriaren eta Topoaren trenbide-bikoizketaren lanek oztopatuko dute berriro urtetan zehar gure bidegorria. Eta gu, beti bezala, galtzaile izango gara borroka honetan. Bizikletaz joateko bidea baino ez dugu eskatzen: segurua, azkarra, garbia...

Horregatik exijitzen diogu Foru Aldundiari bidegorria ireki dezala eta Errenteria eta Oiartzungo Udalei Fanderia-Ugaldetxo bidegorriak itxita dirauen bitartean, autoekin egin ohi den bezala bizikletentzat lotura seguru bat bultzatu eta bermatu dezatela bi herrien artean, eta bidegorria oztopatzen duten lanak lehenbailehen amaitu ditzatela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo