GARA > Idatzia > Mundua

Hondamendiaren gainetik, gaurko galdeketa egingo dute militarrek

Junta Militarrak Konstituzio berrirako galdeketa egingo du gaur. Nargis zikloiak kaltetu dituen zonaldeetan hilaren 24ra arte atzeratu dute. Zikloiak eragin duen hondamendi larria ikusita, erreferenduma behin-behinean atzeratzeko deiak ezerezean geratu dira. Aung San Suu Kyren talde politikoak kontra bozkatzeko eskatu die herritarrei. Konstituzioa ez-demokratikotzat jo zuen eta Indar Armatuak «berrindartzen» dituela nabarmendu zuen «ezetza» eskatzeko.

p022_f02_148x160.jpg

GARA |

«Konstituzioa onartzea nazio mailako betebeharra da», adierazi zuen Myanmarreko Junta Militarrak. Hala, Konstituzioa berritzeko gaurko deituta zuen galdeketa ez duela bertan behera utziko berretsi zuen. Erreferenduma atzeratzea eskatzen zuten ahotsak ugaritu dira egunotan, bai nazioartean, bai eta hiritarren artean ere. «Nori interesatzen zaio orain kontu hori hondamen hau ikusita?», galdetu zuen Ranguneko biztanle batek hondamendia gertatu ondoren. Hori da sentipen orokorra den-dena galdu dutenen artean.

Baina, militarrek ez dute data aldatu eta, aurreikusi bezala, bozak gaur egingo dira. Hori bai, kaltetutako zonaldeetan hilaren 24ra atzeratu dute.

Aung San Suu Kyiren talde politikoak behin-behinean atzera zezala eskatu zuen. «Ez da galdeketa egiteko une egokia», jakinarazi zuen Nyan Winek, Demokraziarako Liga Nazionaleko (NLD) bozeramaileak. Era berean, herritarrei «ezezkoa» emateko eskatu zien

Baina, Juntak ezezko biribila eman du, Konstituzio berriak 2010ean egingo diren «talde-anitzetako» hauteskundeei atea zabalduko diela argudiatuta.

«Konstituzioa onartzea hiritar ororen betebeharra da. Nazioaren interesen mesedetan bozka dezagun», plazaratu zuen atzo Myanmarreko egunkari ofizialak. Nazioarteko hedabideek zikloiaren ondorio latzen irudiak botatzen dituzten bitartean, hango telebistan kolore biziz jantzitako dantzariek «baiezkoa»ren alde egiten dute. «18 urte al dituzu?», galdetzen du batek. «Bai eta bozkatzera joango naiz», erantzuten dio besteak.

Oposizioak ez du Konstituzioaren osaketan parte hartu, besteak beste, Suu Kyi ezin izango delako berriro hautagai gisa aurkeztu 1999an minbiziak jota hil zen atzerritar britaniar batekin ezkondu izanagatik. 194 orrialde ditu testuak. Horietan guztietan, «Armada berrindartzen» dela salatu zuen LNDak.

Konstituzioaren arabera, Barne, Defentsa eta mugekin loturiko ministerioak militarren esku soilik egongo dira. Estatu mailako larrialdien aurrean, Indar Armatuen buruak bere gain hartuko luke Gobernuaren kudeaketa.

Emendakinak aurkeztekotan, horiei bide emateko legebiltzarkideen %75en oniritzia beharrezkoa litzateke. Portzentaje hori lortu ahal izateko, nahitaez Armadaren oniritzia behar da.

Talde etnikoei dagokienez, Myanmarren 130 dauden arren, soilik sei taldek izango dute autonomia gehiago eta beren lurraldeak kudeatzeko eskubidea. Eta, hiriburua, Naypidawtik Rangunera pasatuko da berriro.

Aumentan las críticas a la Junta y el riesgo de epidemias

El delta del río Irrawaddy, en el suroeste de Myanmar, es en estos momentos un inmenso pantanal en el que los supervivientes se hacinan en las pocas aldeas que han quedado en pie o van de un lado a otro. La carretera que conduce al delta desde Rangún es un estrecho camino repleto de baches y rodeado de chozas derruidas, entre las que los birmanos buscan cualquier cosa para poder resguardarse del sol y la lluvia. Otros muchos damnificados recorren, por lo que en su día fueron arrozales, miles de kilómetros con el agua por encima de la cintura en busca de cañas de bambú para reconstruir sus casas. Hasta antes del ciclón, los habitantes de esta región subsistían gracias a la cosecha de arroz o la venta de sus reses. Esta zona, además, carece de hospitales y dispensarios.

La organización humanitaria World Vision alertó del riesgo de epidemias y la vulnerabilidad de los niños, «más propensos a contraer enfermedades».

Entretanto, continúan las duras críticas hacia la Junta Militar por no agilizar la tramitación de visados y poner obstáculos a la ayuda. Ayer, los militares subrayaron que necesitan ayuda, no trabajadores humanitarios.

«No estamos preparados por el momento para recibir esta clase de misiones de información, búsqueda y rescate de otros países», subrayó en un comunicado el Ministerio de Exteriores, al tiempo que consideró innecesario el envío de personal especializado porque los propios birmanos podían encargarse del reparto. El Programa Mundial de Alimentos acusó a la Junta de haber confiscado una carga de 38 toneladas de alimentos y equipos.

El secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, fue muy duro en sus críticas a la Junta, advirtió de que la falta de actuación «podría ser mortal» y pidió el acceso «sin obstáculos» a los cooperantes. Asimismo, intentó ponerse en contacto con los militares para tratar esta cuestión.

Por la tarde, la Casa Blanca anunció que había recibido la autorización para entregar un cargamento. GARA

zoya phan
activista del movimiento karen en el exilio

La activista Zoya Phan visitó recientemente Euskal Herria desde su exilio para denunciar ante la comunidad internacional la represión que la Junta Militar de Myanmar ejerce contra su pueblo y los demás que integran este país asiático, donde «el peso de los militares está por encima de todo».

REFUGIADOS

«La ofensiva del Gobierno ha generado un aumento de refugiados, que huyen para evitar la limpieza étnica»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo