GARA > Idatzia > Kultura

Musika korala

Abildso Bygdekor Norvegiako abesbatzaren kontzertua, Donostian

EHUko Gipuzkoako campuseko Ignacio María Barriola eraikineko auditoriumean «Varen/Udaberria» kontzertu korala emango du Abildso Bygdekor Norvegiako abesbatzak, Kjetil Aamann-ek zuzenduta, astelehenean (19.00). Beraiekin batera parte hartuko dute Donosti Ereski Abesbatzak eta haren Ereskitxo haurren abesbatzak, Eskifaia eta Laskorain abesbatzek; baita Et Incarnatus orkestrak, Gerardo Rifón organistak, Martin Dahl tenoreak eta Silvano Baztan baxuak ere. Donosti Ereskiren kultur jardunaldien harira antolatu dute hitzordua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo