GARA > Idatzia > Errugbia

Neskak

Getxok Kopako finala jokatuko du Zaragozan

J.L. | DONOSTIA

Getxo Arteak lau urte eta gero berriro ere final bat jokatzeko modua egin du, eta bizkaitarrek gaur Zaragozan, 17.00etatik aurrera jokatuko dute INEF Bartzelonaren aurka. Partida oso zaila izango dute horitxoek, izan ere, gaur egun emakumezkoetan dagoen talderik indartsuena izango baitute aurrez aurre. Hala ere, Getxoko neskak gogotsu joango dira Zaragozara, eta garaipena erdiesten ahaleginduko dira. Ez dira bakarrik egongo, autobus bete zale joango baita beraiek animatzeko asmoz.

Getxok bere azkeneko finala 2004an jokatu zuen, eta txapela, berriz, 2001ean lortu zuen. Zazpi urte igaro eta gero, berriro ere garaipena poltsikoan dutela etxeratzea dute helburu, baina badakite horretarako gauzak ongi egin beharko dituztela, osterantzean oso zaila izango baita kataluniarrak menderatzea.Getxok Gaztedi Gasteizkoa utzi zuen bazterrean finalerdietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo