GARA > Idatzia > Zinema

Beltzen musika basati hori

«Honeydripper»

«Honeydripper» filmak Gidoi Onenaren Saria irabazi zuen Donostiako azken Zinemaldian. John Sayles zinemagile handiaren lan honek rock musikaren kultur iturburuak omendu nahi izan ditu hauek zehazki blues musika beltzaren bilakaeraren barnean kokatuz.

p060_f02_97x72.jpg

Mikel INSAUSTI | DONOSTIA

Musikal antropologikoa edo erroduna oso gutxirena da, horregatik eskertu behar zaio John Sayles zinemagileari joan den mendearen erdialdeko soinuen iraultzan une historiko garrantzitsuenetakoa izan zena argitzeko erakutsi duen interesa. Mendebaldeko egunkariek, zurienak gehienak, aspertu arte hitz egiten dute Bob Dylan izeneko egile abeslari zuri bat era akustikoan jotzetik elektrikoan jotzera pasatu izanak izan zuen garrantziaz. Denboraren joanak erakutsi du ez zela hainbesterako izan eta folk artistek beren kontuez arduratzen jarraitu dutela, delako Dylan horrek Aita Santuarentzako jo duen bitartean, ez dakit bandurria edo Fender-a erabiliz, berdin baitio. Tarzanek tam-tamari indarrez eragiten bertatiarrengandik ikasi eta bere oihu ezagunak irratiz hedatuta jendea zoraraz zezakeela jabetu zeneko rockaren oihaneko hasiera zirraragarriarekin zerikusirik ez duten zibilizazioaren musika kronika aspergarriak besterik ez dira arestian aipatutako horiek.

Oihaneko ipuinak rockaren sorrera edo pentsa daitekeen beste edozein konturena azaltzeko balio du, eta John Saylesek «Honeydripper» filmarekin eszenaratu duenak musikazale ez direnei, edo belarri-gogorrei, rocka blues pianotik gitarra elektrikorako bilakaera bezain gertakari xumeak, baina musika beltzaren barruan gertatua betiere, sortu zuela argitzeko balio du.

Rockaren erroak

Gaiaren ikastunak ez direla bat etortzen ikusirik, zinemagile iparramerikarrari egokitu zaio rocka, zuriek salerosian ustiatu baino lehen, beltzen musika eta, bere gaitzesleek ongi asko esaten zuten legez, erabat basatia zela oroitaraztea. Jazza da soinu beltz landuena, feeling-a baitu; rock and rolla, aldiz, oinarrizkoagoa da, erritmo hutsa baita, eta ezin hobea gazteek edo bizitasunez gainezka egiten duen jendeak jo eta gozatzeko.

Eta gaztea da Gene Clark semea, rol nagusia jokatu duen filmaren estreinaldia girotzeko asmoz Donostiako Zinemaldian bere gitarrarekin ezusteko saioa eskaini zuen musikari berria. 21 urte bete arte itxaron behar izan du gaueko lokaletan jo ahal izateko, bere herrialdean, r&r-ren belaunaldia sortu eta bost hamarkada geroago, oso zorrotz zaintzen baitute adin nagusitasunaren legezko kontrola.

Bere rola filmean kanpotar arrotzarena da, tokiko sheriff-ak (Stacy Keach) atxilotuak artean kotoi soroetan lan egitera behartzen zituen garaian hegoaldeko estatu segregazionista zen Alabama-ren barnealdean bakartutako herrixka batera Bob Diddley-ren antzera bere gitarra zaharkituarekin iritsi den mutikoarena. Iritsi bezain laster, bidesari latz hori ordaindu beharko du alderrai itxura izate hutsagatik, azken batean gau horretarako iragarria duen gitarra-jotzailea ordezkatuko duen musikari baten beharrean den tokiko tabernazulo bateko jabeak (Danny Glover-ek antzeztua) erreskatatuko duen arren. Gainerakoa, rockaren elezaharraren zati da dagoeneko.

Ike Turner inventó el rock and roll

El racismo existe a todos los niveles, también entre los musicólogos. Durante años el debate histórico sobre la primera composición de rock and roll se ha desplazado de forma interesada a una procedencia blanca, dejándolo en una discusión entre el clásico «Rock Around the Clock», de Bill Halley & The Comets, y el «That's Allright», de Elvis Presley, al que los blancos proclaman como «rey del rock», sin que este tuviera ningún merecimiento objetivo para tal consideración. Entre una y otra grabación hay una diferencia de tres meses, la que va de abril de 1954 a julio del mismo año. Es curioso que se olviden de que Bill Halley también grabó en esas fechas el tema de Big Joe Turner titulado «Shake, Rattle & Roll», con lo cual ya tenemos a un músico negro tomando la delantera. Pero los puristas tienen razón al señalar que el discjockey Alan Freed ya había organizadop un festival de rock en Cleveland dos años antes. Porque el verdadero pionero fue el denostado Ike Turner al descubrir la distorsión en 1951 con «Rocket 88». M.I.

SORRERA

«Ez zen izan rhythm and bluesak, bluesak, gospelak, jazzak eta countryak rock n' rolla sortzeko bat egin zuten memento jakinik. Gitarra elektrikoaren jaiotzarekin iritsi zen aldaketa handia. Lehen, pianoa zen errege», azaldu du Saylesek.

Estreinaldia

Zuzendaria eta gidoia:

John Sayles.

Ekoizlea: Maggie Renzi.

Argazkia: Dick Pope.

Musika: Mason Daring.

Antzezleak: Gene Clark semea, Danny Glover, Lisa Gay Hamilton, Charles S. Dutton, Yaya DaCosta, Stacy Keach, Vondie Curtis Hall, Mary Steenburgen, Dra. Mable John, Sean Patrick Thomas.

Herrialdea: AEB, 2007.

Iraupena: 123 minutu.

Generoa: Drama musikala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo