GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sega

Zerainen abiatuko da nazioarteko erako liga

J.L. | DONOSTIA

Zerainen abiatuko da etzi, 17.30ean hasita, nazioarteko erako liga. Lehen aldiz antolatu dute txapelketa hau, eta sei proba puntuagarri izango ditu. Neskak eta mutilak izango dira lehian. Emakumezkoek 7x7ko sail bat moztu beharko dute, eta mutilek, berriz, 10x10ekoa. Abiadura eta txukuntasuna uztartu beharko dira lehia honetan.

Mutiletan, honako hauek izango dira lehian: Etxeberria, Iraola, Dorronsoro, J.Garmendia, A.Garmendia, Etxebarria, I.Astondoa, P. Astondoa, Atin, Goioaga, Mitxelena, Kanflanka, Aranalde, Gabirondo, Goikoetxea, Altzo, Agirrezabala, I. Garmendia, Esnaola, Lapazaran, Liaso, Zuriarrain, Bianda, Garmendia, Lasa eta Egia.

Nesketan, berriz, honako hauek izango dira parte hartzaileak: Gabirondo, Antin, Astondoa, A. Ansa, Galarraga, I.Ansa, Olano, Gorostidi, Mazkaiaran eta Geresta. Sei proba izango dira liga honetan, eta amaieran punturik gehien batu dituzten segalariek lortuko dituzte lehian dauden bi txapelak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo