GARA > Idatzia > Pilota

Xala arazoekin dago, eta Harizmendik ordezkatuko du Angeluko Torneoan

J.L. | DONOSTIA

Xalaren hutsunea nabarituko da gaur ilunabarrean Angeluko Haitz Pean trinketean jokatuko den finalerdietako partidan. Lekuinekoa Waltarirekin aritu behar zen, baina bere ordez Harizmendi sartuko da, ezker paretan dabilen beste pilotaria. Waltariren leku aldaketa ere ekarriko du horrek, kubatarrak gibelean aritzekoa baitzen Xalarekin, eta aitzinetik arituko da Harizmendirekin. Biko hau, Etxeberri eta Kurutxarien aurka ariko da.

Lehenago, ordea, beste partida bat ere jokatuko da, eta Larretxea eta Etxeto Ibarrolaren eta Jean Claude Dermiten aurka neurtuko dira bertan. Finalerdi horiek biek estuak ematen dute. Xalaren aldaketarekin, ordea, asko aldatuko da, nahiz eta Waltarik, aitzinean jokatzen duela, bere benetako jokoa erakutsi ahal izango duen. Hala ere, Etxeberrik eta Kurutxarik maila handia eman zuten final-laurdenetan. Bestean, Larretxea eta Etxeto dira irabazteko faborito nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo