GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mobilizazioak Oiartzunen, hogeita bina urtez espetxean diren bi presoren alde

Gari MUJIKA |

Bihar, maiatzaren 17an, 22 urte beteko dituzte espetxean Ander Errandonea eta Estanix López Oiartzungo preso politikoek. Bi presook, gainera, bizi osorako espetxe zigorra jastzeko arriskuan daude, eta horren aurrean, bihartik aurrera, datozen egunetan, mobilizazioak antolatu dituzte beren sorterrian, «bi herrikideak jasaten ari diren egoeraren aurrean, aski da!» esateko.

Oiartzungo plaza nagusian egindako prentsa agerraldian, amnistiaren aldeko mugimenduko ordezkariek eta Errandonearen eta Lópezen senideek gogor salatu zuten, oro har, euskal preso politikoek bizi duten egoera eta, bereziki, bi herrikideona. Izan ere, bihar hogeita bina urte beteko dituzte bi oiartzuarrok espetxean, 1986an atxilotu zituztenetik. Orduz geroztik, ma-kina bat espetxe espainole- tan barreiatu dituzte oiartzuarrak sakabanaketa politikaren ondorioz; egun, Errandonea Herrera de la Mancha- ko kartzelan dute, eta López, aldiz, Castellóko espetxean.

Bi preso hauek 2001ean bete zituzten zigorraren hiru laurdenak, eta lege espainolen arabera kalean behar duten arren, espetxean dituztenez, irmotasunez salatu zuten hori prentsaurrekoan. Are gehiago, Auzitegi Goren espainolak 160 euskal preso politikori ezarri nahi dien bizi osorako kartzela zigorra jasateko «mehatxupean» daudela ohartarazi eta salatu zuten beren herrikide eta senideek.

Oiartzungo amnistiaren aldeko mugimenduak 22. urteurren hau gogoratzeko eta salatzeko hainbat mobilizazio antolatu ditu; bihar, lehenbizikoa. Hala, goizeko 11.30ean, Ergoinen, Errandonearen eta Lópezen etxeen aurrean omenaldia egingo dute.

Eskubideen defentsan

Datorren astelehenerako, hilaren 19rako, ostera, elkarre-taratze berezia iragarri dute. Ilunabarrean izango da, Landetxeko bihurgunean, «Aski da! 22 urte espetxean borrokan, bizi osorako espetxe zigorrik ez!» lemarekin.

Datorren ostiralean, aldiz, kantu emanaldia izango da Doneztebe plazan, arratsaldeko zortzietan, bi presoon egoera salatzeko. Enparantza berean, udaletxe aurrean, es- petxea irudikatu nahi duen txosna bat atondu dute, bi preso horien egoera nolakoa den irudikatzeko, baita, bide batez, salatzeko ere.

Bestalde, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskubideen defentsan eta pairatzen duen egoera salatzearren, 50 lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo Burlatan. Antzeko protestak egin zituzten Iruñeko lau auzotan ere: Txantrean 45 pertsona atera ziren kalera, Alde Zaharrean 39, Arrosadian 16 eta Donibanen 20.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo