GARA > Idatzia > Tau

Tau Baskonia ACB Ligako finalerako sailkatu da

Nortasunez, talde gasteiztarrak buelta eman dio historiari

25 segundoren faltan, Tau Baskonia 80-76 ari zen galtzen, baina kalitateari eta fedeari esker, Unicajari 2-7ko partziala sartuz, finalerako txartela lortu zuen

p045_f01_097x160.jpg

UNICAJA 82

TAU BASKONIA 83

Arnaitz GORRITI | BILBO

Herrerosek 2005eko liga «ostu» zionetik hona, Tau Baskoniak larregi sufritu du neurketa amaiera estuetan. Atzo, bere historiari buelta eman zion behingoz, eta bukaerako 25 segundo magikoei esker, ostegunetik aurrera Axa Bartzelonaren aurka finala jokatzeko txartela lortu zuen Tau Baskoniak. ACB Ligako bere bosgarren finala jokatuko du talde euskaldunak.

Has gaitezen amaieratik. Hara non, 25 segundoren faltan, Ndongek bi jaurtiketa libre sartu zituen: 80-76. Partidak galduta zirudien baskonistentzat, eta tira, hainbesterako ere ez zen izango, berdinketa hausteko bihar etxean jokatuko baitzukeen talde gasteiztarrak. Baina ez zen hala izan. Fedeari, kalitateari eta, batez ere, nortasunari esker, 2-7ko partziala lortu zuen. Rakocevicek «bi gehi bateko» jokaldia egin zuen, baina ez zuen jaurtiketa librea sartu. 80-78. Hala ere, errebotea kanpo erdian arabarrek kontrolatu zuten. Dena den, Berni Rodríguezek Prigioniri bultza egin eta kantxatik atera zuen: baloia etxekoentzat. Baskonisten falta azkarra Rodríguezi, eta honek bi jaurtiketak saskira: 82-78, eta 18 segundo baino ez amaierarako.

Denak galduta zirudiela, zortzi metrotik Prigionik hiruko ikaragarria lortu zuen: 82-81. Unicajak, bederatzi segundoren faltan, baloia atera zuen, baita antolatzaile argentinarrak ostu ere. Amorós eta Arteaga epaileek izan ez zen falta adierazi zuten. Prigioni kalera, eta Davor Kusentzat bi jaurtiketa libre.

Mickealen lasterketa

Davor Kusi urduritasunak ez zion bakerik eman, ordea, eta jaurtiketa bietan kale egin zuen. Errebotea derrigorrezkoa zen eta, nahiz eta Splitter egon ez -epaileek «lan aparta» egin zuten brasildarra bost faltaz kalera bidaltzeko-. Teletovicek hartu zuen baloia eta segidan Pete Mickeali eman zion. Estatubatuarrak arrapaladan ekin zion kontraerasoari. Málagako jokalariak ez ziren hegalekoari falta egiten ausartu, bestela, bi jaurtiketa libre izango zituen-eta. Ez zuen zalantza egin Mickealek eta, taulaz lagunduta, ezinezkoa zirudiena egia bihurtu zuen. 82-83, eta bi segundo jokatzeko.

Hutsartea eskatu zuen une horretan Sergio Scariolok, azken jokaldia beren saskipetik hasi beharrean kantxa erditik hasteko. Alabaina, gasteiztarrak ohartu ziren ordurako Unicajako entrenatzaileak laugarren laurdenerako zegozkion bi hutsarteak eskatuta zeuzkala. Beraz, atzetik ekin behar izan zion jokaldiari talde andaluziarrak. Carlos Cabezasek hartu zuen baloia eta Zoran Planinic gainean jarri zitzaion. Bi segundoak ez ziren berehala pasa, baina Marbellako antolatzailearen hirukoa ez zen saskira hurbildu ere egin. Besarkadak ez ziren txikiak izan, behingoan, neurketa amaiera estu batean arabarrak garaile atera baitziren.

Bestalde, hamar mila zaletu mutu utzi zituen Tau Baskoniak; izan ere, Unicajak 2006ko ACBko finala irabazi zionez gero, eta hamaika partida jokatu ostean, behin baino ez baitio irabazi talde gasteiztarrari. Ez zaie, ez, berehalakoan ahaztuko.

Partida zoragarria

Emaitza euskaldunen aldekoa zein aurkakoa izan, egia bat eta bakarra utzi zuen atzoko neurketak: talde bien ikaragarrizko kalitatea. Entrenatzaileak zein jokalariak jo eta ke saiatu ziren aurkariari aurrea hartu nahian eta, bistan denez, neurketa ez zen azken unera arte erabaki.

Oro har, markagailuan arabarrek izan zuten ekimen nabarmenagoa, baina abantaila handirik gabe beti ere. Rakocevicen eskutik, aurreneko zatia bikain jokatu zuen Tau Baskoniak, baina andaluziarrek ez zuten atzean geratu nahi eta euskaldunen kolpeei gogo biziz erantzuten zieten. Atsedenaldia iristear, gasteiztarrek bederatzi puntuko aldea hartu zuten, 37-46, baina azken minutuan 7-0ko partziala lortu zuen Unicajak neurketa ia berdinduta lagaz.

Bigarren zatia, aldiz, asko okertu zen Spahijarenentzat; Splitter eta Teletovicek, faltak zirela-eta, partidatik alde egin behar izan zuten eta, ondorioz, erraztasun gehiago izan zuten Haislip eta enparauek, eta aurrea hartu zuten etxekoek.

Spahija eta Scariolok 2-3 zona defentsa jarri zuten azken zatian, eta bazirudien italiarra gailenduko zela, baina bai zera! Baskonisten nortasunak erabaki behar zuen auzia.

«Lograr la victoria así me hace un poco más feliz»

Sin cambiar su habitual discurso, pero exultante en su interior, Neven Spahija aparcó sudores y sufrimientos con una alegría contenida. Como siempre, trató de ser ecuánime y quiso mirar hacia delante.

«Hay que felicitar a los jugadores, a la afición y al club por esta gran victoria. Ésto es baloncesto y en el baloncesto estas remontadas siempre son posibles, pero hay que reconocer que, además de paciencia, tuvimos un poco de suerte».

De paso, el técnico de Sibenik dio una mini-lección magistral sobre remontadas. «Hay que tratar de penetrar en vez de tirar. Y en defensa, presionar en busca del robo. Si el rival da el primer pase, hay que parar el reloj en falta».

No quiso decir nada cuando fue preguntado por los árbitros. «No estoy al frente de un equipo pequeño, así que debo tratar de ganar ante cualquier condición. Claro, lograr la victoria de esta manera me hace un poco más feliz. pero bueno, hemos dado un paso más y ahora toca preparar la final», remachó.

A.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo