GARA > Idatzia > Kirolak

SOFBOLA

Orioko bate Bizkorrak eta Atletico San sebastian dira sofbolak dituen euskal ordezkaririk indartsuenak

Sofbola oso ezezaguna da gure artean, baina emakumezkoen Ohorezko Mailan, bi talde gipuzkoar ari dira lehiatzen. Orioko Bate Bizkorrak oso maila onean ari dira, eta Atletico San Sebastianekoak, berriz, apurka-apurka ari dira beren maila hobetzen, baina biak daude onenekin.

p050_f01_250x140.jpg

Jon LEUNDA

Sofbola ez da ezaguna gure artean. Beisbolarekin uztartzen da beti. Askorebnrtzat Sofbola da nesken kirola, eta besibola mutilena. Egia, ordea ez da hori, bi kirol hauek tankerakoak baldin badira ere, ez baita gauza bera beisbola eta Sofbola. Estatu espainiarrean bi kirol hauek federazio bakar batek kudeatzen ditu, baina gainerako herrialde gehienetan, bakoitzak bere federazioa du.

Sofbolean dabiltzan euskal taldeak gipuzkoarrak dira ia denak Nafarroan mutilen talde pare bat badago, baina gainerakoak gipouzkoarrak dira. Ekiporik gehienak neskenak dira. Mutiletan hiru bat talde badaude, baina ez daukate Ligarik. Txapelketa bakarra jokatzen da, eta hori asteburu batetan amaitzen da. Neskek, aldiz, Liga bat badaukate, eta oraintxe ari dira jokatzen.

Orioko Bate Bizkorrak eta Atletico San Sebastian dira euskal talderik onenak, biak Espainiako Ohorezko Mailan ari baitira jokatzen. Oriotarrak sailkapeneko goikaldean daude, eta donostiarrak, aldiz, azkeneko postuan. «Hasiera oso zaila izan zen. Kirol benetan ezezaguna zen, eta asko kostatu zitzaigun aurrera egitea. Materialik ere ez genukan, baina apurka apurka-aurrera egin dugu», dio Manu peñak Orioko entrenatzaileak eta sotzaileetako batek.

«Ni beisbolen hasi nintzen Atletico San Sebastianen, baina oso berandu heldu nintzen kirol honetara. Orduan ikasketa batzuk egin, eta siofboleko tituloa atera nuen. Oriokoa nintzenez, taldea atera genuen», esaten du Peñak. Oriotarrek gauzak ongi egin dituzte, izan ere, 2000. urtetik Ohorezko Mailan baitabiltza: «Zaila izan zen hasieran. Diru asko behar zen, eta atera ezinik ibili ginen. Hasiera hartan geure autoetan joaten ginen kanpoko partidak jokatzera, baina gauzak aldatzen joan dira, eta une honetan egoera askoz ere hobea da», aitortzen du.

Zelaiarekin ere hasiera hartan arazo asko izan zituzten: «Orduan Antilla zelaia zegoen, eta ez zuten gu han jokatzerik nahi, eta arazo larriak izan genituen. Gaur, egun, ordea, zelai berri bat dago Orion, bai futbolean eta baita sofbolean jokatzeko. Gainera, gaur egun futboleko taldearekin harreman oso ona daukagu«, dio peñak.

Atletico San Sebastian, berriz, orain dela bost urte abiatu zen: «Hasieran beisboleko taldea zegoen, baina gauzak ez ziren ongi joan, eta gero sofbolekko taldea atera genuen», dio taldeko delegatua den Secundino Alonsok. «Jende oso gaztea daukagu taldean, eta geure helburua jokalariek ikastea eta maila ona hartzea da. Uste dugu, urte gutxiren buruan maila oso ona izan dezakegukla», eransten du. Donostiarrek orain arte jokatu dituzten partida guztiak galdu egin dituzte, baina zortea izan dezakete, izan ere federazioak Ohorezko Mailako taldeen kopurua igo egin nahi dute heldu den denboraldirako, eta maila berean jarraituko dute.

Beisbolarekin zer nolako aldeak dituen ere argitu zizkion GARAri, Manu Peñak. «Hasteko, zelaia. Beisbolekoa askoz ere handiagoa da. Pilota, berriz, Sofbolekoa beisbolekoa baino handiagoa da. Sofbolean abiadura gutxiago hartzen du pilotak. Jauritzerakoan ere, pilota gerritik behera jaurti behar da, eta ezin dira beisbolean bezalako mugimendurik egin», esaten du.

Gaur egun mutilak ere jokatzen dute sofbolean, nahiz eta beisbolak duen osperik ez duen. Ameriketako Estatu Batuetan, esaterako, Liga profesionala dago, eta hura izango da garrantzitsua, baina herrialde gehiagotan ere badaude Liga profesionalak. Iruñean mutilen pare bat besterik ez dago, eta Donostian, aldiz, mixto bat dago. Nesketan, aipaturiko bi talde hauez gain, Ordizia, Iñurritza (Zarautz) eta San Marcial (Irun) daude. Kirol ezezaguna izan da, oraindik ez dauka zaletasunik: «Familikoak eta lagunak izaten dira partidak ikusten. Orain amerikar pila bat bizi da geure artean, eta bakarren bat beti izaten da ikusten. Hori bai, kirola oso polita da, bai ikusteko, eta baita jokatzeko ere. Behin ikusi eta probatutakoan, zaila da alde batetara uztea», dio Alonsok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo