GARA > Idatzia > Euskal Herria

NaBai-k Txentxo Jimenez karguan berretsi du, haren azalpenak aztertu ostean

GARA |

Duela zenbait aste Aralarrek egin bezala, NaBai-ren Batzorde Iraunkorrak ere Txentxo Jimenez parlamentaria karguan berretsi zuen atzo, hark emandako azalpenak aztertu eta gero.

Izan ere, Jimenezek, bai Aralarren -alderdi horretako koordinatzailea da Nafarroan- eta bai Parlamentuan dituen karguak alderdiaren eta hautes-koalizioaren esku utzi zituen, hurrenez hurren, Ganberako osoko bilkura garrantzitsu batean, Euskararen Legeari aldaketak egitea aztertu zuena, ez baitzuen parte hartu Himalayara oporretan egindako bidaia baten ondorioz.

Halako hitzordu garrantzitsuan oporretan izateagatik kritika latzak jaso zituen Jimenezek, aurreko hauteskundeetan NaBai-ri boza eman zion jende askoren aldetik, batik bat.

Duela egun gutxi itzuli zen Jimenez Nafarroara, eta barkamena eskatu bazuen ere, bidaia egin izana defendatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo