GIRO 17. etapa
Greipelek lagunaren keinua eskertu zuen besoak altxatuz
Benattirekin daukan borroka alde batera utziz eta garaipena «etxean» geratuko zela ikusiz, Cavendishek lehen postuan helmugaratzea utzi zion alemaniarrari.
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Giroren 17.etapak aurreikusitako gidoiari ekin zion, faborito nagusien deskantso eguna luzatuz eta ikuskizuna sortzeko ardura abenturazale eta gizon azkarren eskuetan utziz. Eta hauek ez zioten uko egin beren erantzunkizunari: edizio honen etapa motzenak -146 kilometro, Sondrio eta Locarnoren artean- bere ihesaldia euki zuen eta baita, azkenean, bere sprinta ere.
Izan ere, azken metro horietan heldu zen eguneko ustekabe bakarra, Daniele Bennati eta Mark Cavendishen arteko borrokak ez baitzuen kapitulo berririk eskeini. Arlo ukigai batean, behintzat, psikologiari ekinez, britainiarra gailendu baitzen.
Bere nagusitasunaren islada argiena, paradoxikoa badirudi ere, André Greipelen garaipena izan zen. Atzoko etapak euki ziteken traba bakarra helmugaren aurreko kurba zen: High Roadeko gizonak azkarrak ibili eta abantailaz irten ziren bertatik. Eta garaipena etxean geratuko zela ikusita, Cavendishek hanka altxatu zuen, bere jaurtitzailearekin rolak aldatuz. Greipelek ez zuen aukera probetxurik gabe utzi eta aurretik, baina lagunarekin batera besoak altxatuz helmugaratu zen.
Denboraldia ezinhonbe hasi ondoren -lau etapa eta sailkapen orokorra eskuratu zituen Tour Down Underren-, besteendako lan egiten ohituta dagoen «Gorilak» bere bizitzako garaipenik garrantzitsuena lortu zuen atzo.
Azken metro horietara heldu aurretik, eguneko protagonistak Francesco Gavazzi, Mikhail Ignatiev eta Yann Huguet izan ziren. 11. kilometroan alde egin zuten eta lasterketaren buruan mantendu ziren ia etapa osoan zehar. Zortzi minuturaino heldu zen beren abantaila baina, atzetik, High Roadek eta Liquigasek argi utzi zuten sprinta zela jaurdunaldia euki ziteken amaiera bakarra. Ignatievek borroka polita eskeini eta ihes-kideek baino gehiago iraun zuen aurrean, baina helmugaratzeko lau kilometro besterik falta ez zirenean, pelotoiak bere ilusioak txikitu zituen. Hortik aurrera, istoria ezaguna da.
Zailtasunak, amaieran
18. etapa ez da hain erreza izango sprinterrentzat. Mendrisio eta Varesen arteko 147 kilometroen lautasun guztia aurreko hiru laurdenetan baitago. Jaurdunaldiua Varesen inguruko zirkuito bati emandako hiru itzulikin amaituko da eta bertan dauden aldapatxoek gizon azkarren lana asko konplika dezake. Saiatu, saiatuko dira, hala ere, Giron honek distiratzeko eskeiniko dien azken aukera gaurkoa izango baita.
Encantado con el mejor triunfo de su carrera, André Greipel destacó que esta había sido «una victoria de todo el equipo. Hemos aplicado el plan previsto, con Tony Martin tirando hasta la última curva y yo haciendo el esfuerzo desde ahí. Ha salido tan bien, que he podido ganar. Estamos todos muy contentos», se felicitó el alemán.
Alberto Contador, por su parte, se mostró satisfecho por haber podido pasar «una jornada tranquila, sin mucho trabajo y sin problemas de alergia», en vísperas de las etapas definitivas. Tres etapas en las que el líder teme especialmente la actuación que puedan tener «Riccó y Simoni, creo que son los más peligrosos. Sobre todo Simoni, por su experiencia».GARA
Etapak aurreikusitako gidoiari ekin zion. Giro honen jaurdunaldi motzenak bere ihesaldia eduki zuen eta baita, azkenean, gizon azkarrenen arteko sprinta ere.
Bennatirekin duen borrokan gailendu zen Cavendish. Bere nagusitasunaren islada, bere jaurtitzailearekin egindako rolen aldatzea izan zen, Greipeli etapa irabaztea utziz.