GARA > Idatzia > Kultura

Ibon Huarte garaile Euskadiko XXVIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan

Errenteriako Ibon Huarte gaztea izendatu zuten txapeldun larunbat arratsean Pasai Donibaneko kiroldegian jokatu Euskadiko XXVIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan. Orotara bederatzi dantzari aritu ziren lehian, eta guztien artean Huarte izan zen garaile 123,99 punturekin. Bigarren saria Aritz Iglesiasentzat (Tolosa) izan zen, eta hirugarrena Jon Ibargurenentzat (Azpeitia). Laugarren, bosgarren eta seigarren sarituak Egoitz Irazabalbeitia, Ander Diez eta Jokin Oria izan ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo