Ibarretxek eta Egibarrek kontsultaren ardura ezker abertzaleari egotzi diote
Lakuako hirukoak ezker abertzalearen bozak behar ditu Gasteizko Legebiltzarrak onar dezan aurkeztuko duen galdeketaren lege proposamena, beraz, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bi itaun zehatzetan oinarritutako galdeketarako deia egin ahal izateko. Ibarretxe eta Joseba Egibar jeltzalea Ezker Abertzalea talde parlamentarioari begira jarri dira, eta harentzako hitzak izan zituzten atzo bi egunkaritan argitaratu zituzten elkarrizketetan.
GARA |
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak batetik, eta EAJko GBBko presidente Joseba Egibarrek bestetik, ezker abertzaleari egotzi diote Lakuak egingo duela iragarri duen herri galdeketaren etorkizunaren ardura, izan ere, legebiltzarreko talde horren bozak beharrezkoak baitira kontsultaren lege proiektua onartu eta, beraz, galdeketarako deia egin ahal izateko. Atzo argitaratutako bi egunkaritan agertu ziren bi arduradun jeltzaleok egin zituzten adierazpenok.
Juan Jose Ibarretxek «Deia» egunkariari eskainitako elkarrizketan esandakoaren arabera, haren ustez «pentsaezina da oraindik ere bere herriari hitza ukatuko dion, eta euskal gizarteak esan dezakeenaz beldur den alderdi politikorik egotea». PPren eta PSEren aurkako jarrera aski jakina izanik, ezker abertzalearentzat izan zituen hitzak, «bere jendeari» aurkako jarrera nola azalduko liokeen galdetuz. «EHAK-k, ostiralero egiten duen bezala, iruditzen zaiona egin du», ondorioztatu zuen Ibarretxek; izan ere, ezker abertzaleak legebiltzarrean duen taldeak ez zuen zehaztu zer jarrera izango duen, baina «arduraz» jokatuko duela berretsi zuen ostiralean egindako agerraldian.
«Ezker abertzalearen boza erabakitzea ezker abertzaleari dagokiola uste dut. Eurek jakingo dute zein izan behar den beren erabakia, eta nola azalduko dioten beren jendeari. Ez bada erabaki guztiak ETAk hartzen dituela, hala izanez gero, dena esana baitago», gaineratu zuen, ETAren azken agirian erakunde armatua Lakuaren galdeketaren aurka agertzeak ezker abertzalearen ezezkoa iragartzen ote zuen galdetu ostean.
«Eurek jakingo dute...»
«Hobe ote da EHAKrekin zerbait egitea, ez egitea baino...» galderari, «egitea hobe» dela erantzun zuen Laudioko politikariak, baina «EHAKren gauza bakarrik ez da» esanez, PPri eta PSEri ere begiratzen diela. «Hemen argitu beharrekoa da gizarteari bi itaunen inguruan galdetu behar diogun ala ez», esan zuen jarraian Ibarretxek.
«El Correo» komunikabide taldean, aldiz, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek zehatzago hitz egin zuen, eta ezker abertzalearen bozak jasotzea ez zaio «politikoki desorosoa» iruditzen, proposamenak, ordezkari jeltzalearen ustez, «negoziazio prozesu berria, lan ildo berriak, kontsentsuzkoak eta gehiengoaren araberakoak» irekiko baititu.
Ezadostasunak EAJren barnean
Egibarren esanetan, gainera, gezurra da galdeketaren lege proposamena «tragala» bat izatea, nahiz eta irakurketa bakarrean bozkatu beharrekoa izan eta gainontzeko taldeen parte hartzerik gabe osatu duen Hirukoak ekimen osoa. Andoaingo politikariaren aburuz, «galdera bikoitzak denbora eta espazio berriak irekiko ditu», eta horietan ez EAJk eta Ibarretxek ere ez dutela «jarrera berezirik» hartu izan esan zuen.
Lehendakariak, ordea, alderdi jeltzalearen barruan aurkako jarrera batzuk «publikoki» agertu direla onartu zuen «Deia»n, baina erabakia EAJrekin «eskutik hartuta» datorrela argitu zuen.
Are gehiago, Egibarren esanetan, PSEko Jesus Egigureni egotzi dion eskema «apurtuta» dago; hau da, «EAJrekin hitz egiteko Parlamentua bazutela, baina autodeterminazio eskubidea Gobernu espainolari, ezker abertzaleari eta ETAri zegokien gai esklusiboa dela». Gero, erakunde armatuaz mintzo, «ETAk gauzen ibilerak ez dituela mugatuko» ondorioztatu zuen.
Egibarrentzat ez da inolaz ere «politikoki deserosoa» ezker abertzalearen bozak jasotzea, eta Ibarretxe lehendakariak ezer ez egitea baino, galdeketarik ez egitea baino, nahiago du «EHAKrekin egitea».
El presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, parte de que la propuesta del Gobierno de Lakua presentada por Juan José Ibarretxe no cuenta con «posibilidades de desarrollarse» porque, a su entender, invade competencias y «no respeta las reglas de la Constitución, de las leyes y del Estatuto», y no cuenta con el beneplácito del Ejecutivo y del Parlamento españoles.
Si el jeltzale Joseba Egibar reprochó al mandatario español que se haya subido «a una peana de arrogancia en relación con Euskadi a partir de su triunfo electoral», el inquilino de La Moncloa achacó la misma petulancia al lehendakari, sobre el que afirmó que ha elaborado una propuesta «sin sentido político» que responde a su «preocupación o angustia electoral».
«Es muy poco serio que Ibarretxe ponga ante la ciudadanía una propuesta que sabe que no se va a hacer», porque, según el presidente español, «no tiene competencias legales». «Afortunadamente para todos, el poder está sometido a límites y a control», prosiguió, en referencia a la Constitución española.
Durante una entrevista en la Cadena Ser, Zapatero también se refirió a la actividad armada de ETA y previno sobre que «puede hacer daño este verano», y recordó que fue el propio ministro de Interior, Alfredo Pérez Rubalcaba, quien ya previno de que llegaba «un ciclo largo de violencia».
Al mismo tiempo,insistió en «la fortaleza» de la Policía española y de la Guardia Civil «en la lucha contra ETA». «Su trabajo es extraordinariamente exigente, profesional, y no va a parar ni un minuto», agregó el también secretario general del PSOE.