GARA > Idatzia > Tau

ACB-ko finala Azken urratsa baino ez du behar Tau Baskoniak

Zurbaok denbora gehiegi eman du festa handiaren zain

Porrot mingarrien agertoki izan ostean, Baskoniak txapeldun izateko behar duen garaipena eskaini nahi die zaleei

p031_f01_199x136.jpg

BASKONIA-BARTZELONA

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Azken urteetan balentria handiak lortu dituen arren, horietariko gehienak etxetik kanpo lortu ditu Tau Baskoniak, beraz, bada zaleen aurrean garaipen handi bat ospatzeko garaia. 2002ko ekainaren 18an Unicajari hirugarren partida irabazi eta Bennettek ACBko liga trofeoa altxatu zuenetik, Real Madridek eta Unicajak berak jaso dute titulu bera gasteiztarren gotorlekuan eta, urrutira joan gabe, Rudy Fernándezek berak otsailean moztu zituen saskietako sareak Kopa irabazi ostean. Denak ere mina eragin duten porrotak izan dira, eta horri Final Fourrean bizitako irabazi ezinak gehitzen badizkiogu, merezitako festa bilaka liteke gaur Zurbaoko pabilioia; luze egin dakioke zenbaiti gaueko hamabiak arte itxaron beharra (TVEk behartuta gaueko hamarretan hasiko da partida).

Baina festa handi horren aurretik, horren ondo bideratutako lana burutu behar dute Neven Spahijaren jokalariek. Bartzelonan bi partidak irabazita, tituluak eskuetatik ihes egiteak ezinezkoa dirudi, baina orain dela hiru urte bukatu aurretik ospatutako txapelketa klubaren historiako unerik krudelenetako bat bihurtu zuen Alberto Herrerosen hiruko hark.

Historiari begira jarrita, gasteiztarrek bizitzen ari diren deja vuak amaiera gozoa izan dezan bilatuko dute gaur iluntzean. Izan ere, aurtengo finalaren eta 2002koaren ibilbideak oso antzekoak izaten ari dira. Orduan bezala, Baskoniak laugarren tokitik ekin zion gailurrerako bideari, eta kantxa faktorea kontra zutela, Malagan lehenengo bi partidak irabazi zituzten -lehena erraz (73-80) eta bigarrena nekezago (66-68)- etxeko lehenengo lehian titulua irabazteko. Ospakizunetan asteko egunik onena ez den arren -ostiralak aukera askoz gehiago ematen ditu-, orain sei urte ere asteartea zen Zurbaok bere egunik handiena bizi zuenean, beraz, zertarako itxaron luzaroago?

Hori bai, irabazi ahal izateko, Baskoniak Palau Blaugranan erakutsitako joko orekatu eta sendoa errepikatu beharko du bere zaleen aurrean. Jokatutako zortzi laurdenak irabazi ostean, Spahijaren jokalariak sendoagoak direla erakutsi dute, baina kataluniarrak erraztasunik txikienari probetxua ateratzeko gai dira.

 
 
gustuko kantxa

Kanporaketa oso maldan gora duen arren, Zurbaoko kantxa gustukoa dute kataluniarrek, izan ere jokatutako azken bost partidetatik lau irabazi baitituzte, azkena orain bi hilabete.

Prohibido mirar más allá del tercer partido

Aunque por diferentes motivos, Neven Spahija y Zoran Planinic, por parte del Baskonia, y Xavi Pascual y Jaka Lakovic, del Barcelona, aseguraron en la rueda de prensa de ayer que no piensan más allá del partido de hoy. Mientras el jugador baskonista reconoció que «quiero ganar este título, sería lo más importante de mi carrera», el base azulgrana aseguró que «iremos al 100% para volver a entrar en la eliminatoria».

Los dos equipos están preparados para afrontar el tercer partido de la Final ACB, olvidando ya lo que ha sucedido hasta ahora. Así lo aseguró el técnico baskonista, quien reconoció que «queremos olvidar el 0-2 y centrarnos ya en el único partido que, de momento, existe para nosotros. No hay que olvidar que ellos son un gran equipo y vendrán dispuesto a ganar. Pero nosotros llegamos en una buena forma y preparados».

El técnico culé, Xavier Pascual, por su parte, explicó que «tenemos la sensación de que los días han pasado muy rápido. Nos hemos encontrado con el 0-2 como si fuera un mal sueño del que esperas despertar, pero que cuando despiertas ahí sigue». J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo