GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Ezker abertzalearen kontrako erasoa

PNV, PSE y PP aprueban la moción contra ANV en Pasaia

Hernaniko alkate Marian Beitilarrangoitiak Auzitegi Nazional espainolera bertaratu behar izan zuen atzo berriro. Bere kontrako kargurik hartu ez arren, Ariztimuño parkearen izena kentzeko agindua eman dio Marlaska epaileak.

p006_f01_111x111.jpg

Oihana LLORENTE | MADRIL

Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak Auzitegi Nazional espainolera bertaratu behar izan zuen atzo, berriro ere. Inolako kargurik gabe utzi zuen auzitegi berezia; haatik, Hernaniko Ariztimuño parkeari ETAko kide izandakoaren izena kentzeko agindu zion Fernando Grande-Marlaska epaileak arratsaldean kaleratutako autoan. Ertzaintzari ere Ariztimuñori eskainitako ikur publiko guztiak erretiratzeko mandatua ezarri dio epaileak; hain zuzen ere, parke berean dauden monolitoa eta plaka.

Hernaniko Udalak orain dela 26 urte hartutako erabaki bat dela medio deitu zuen Marlaska epaileak Beitialarrangoitia deklaratzera. Hain zuzen ere, Udalak 1982an herriko plaza bati Jose Manuel Ariztimuño, Pana, Polizia espainolak 1981. urtean tiroketa batean hildako hernaniarraren izena jartzeko hartutako erabakiaren inguruko azalpenak eman behar izan zituen. Herriko beste enparantza batek Gudarien plaza izena duelako ere eman behar izan zituen azalpenak alkateak.

Dignidad y Justiciak «terrorismoa goratzea» eta «ETAren biktimak umiliatzea» egotzita jarri zion kereila. Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak, ordea, auzia abiatzeko arrazoirik ez zegoela argudiatu eta kereila artxibatzea eskatu zuen. Hala ere, Marlaskak kereila ontzat eman zuen eta inputatu gisa deklaratzera joateko agindu zion Hernaniko alkateari.

Pedro Rubira fiskalak bere jarrera berretsi zuen atzo eta parkearen izena erabaki zenean Beitilarrangoitia Udaleko kidea ez zela sostengatu zuen. Are gehiago, Dignidad y Justiciak eta Ermuko Foroak parke eta plazari izen horiek kentzea eta Udalak Ariztimuño herriko semetzat hartu zuen erabakia bertan behera uztea galdegin zutenean, hori egiteko modua, bide penalaren ordez, administrazioarekiko auzi-prozesua hastea dela defendatu zuen fiskalak.

Lehengo astean auzitegi bereko areto batek ETAko kideen izenekin kaleak izendatzea delitua ez dela sostengatzen zuen autoa kaleratu zuen. Atzo, ordea, Fiskaltzaren gomendioak eta lehengo asteko autoa aintzat hartu gabe, bide penaletik «ETAko militanteen» oroimenezko sinboloak erretiratzea agindu duen lehen epailea bilakatu zen Marlaska. Zehazki, Ariztimuñoren izena herri izendegitik kentzeko agindu dio Beitilarrangoitiari; gainera, egiten ez badu, «erantzukizun kriminala» izan dezakeela ohartarazi dio.

Beitilarrangoitiaren ustez ere administrazioarekiko auzi-prozesua hastea da era honetako gaiak lantzeko biderik egokiena, eta horrela aitortu zion GARA- ri Madriletik bueltan. Gainera, joan den martxoan Paulino Luesmak, orduko Gobernu espainoleko EAEko ordezkariak, Ariztimuñoren izena aldatu ezean administrazioarekiko auzi-prozesua hasiko zuela esan zuela ekarri zuen gogora.

26 urte kexarik gabe

Hernaniko alkateak ez zuen deklaratu eta fiskal eta akusazio partikularren galderei erantzuteari ere uko egin zion. Haatik, alde egin aurretik epaitegi berezian hainbat zehaztapen eman zituela adierazi zion egunkari honi. Batetik, Ariztimuñoren izena jartzea ebatzi zenean berak 14 urte besterik ez zituela eta ez zela Hernanin bizi azaldu zion Grande-Marlaskari. Bestetik, 1988. eta 2000. urteetan, hurrenez hurren Gudarien enparantzaren izena jarri zenean eta Hernaniko kale izendegia berretsi zenean, Udaleko kide ez zela ohartarazi zion.

Gainera, 26 urte hauetan ez Estatuko abokatuak ez inolako herritar edo udal alderdik ez dutela izen hauen kontrako neurririk eskatu nabarmendu zuen. Eta irailetik hona, hau da, Dignidad y Justicia elkarteak kereila jarri zuenetik, Hernaniko Udala osatzen duten alderdiek ez dutela udalbatza bakar batean ere gaia lantzeko eskaririk egin gogoratu zuen.

Gudarien plazaren izenaz ere aipamena egin zuen alkateak, eta izen horrekin 1936ko Gerran hildako 200 herritarrak omendu nahi direla gogoratu zuen. Marlaskak orduan, ez zuen enparantza horren aurkako neurririk hartu, «egungo egoeran lekurik ez» duela sostengatuta.

Hamarretan zuen Beitialarrangoitiak hitzordua, baina, hala ere, hiru ordu laurden igaro ziren Hernaniko alkatea bere abokatu Iñigo Irunekin batera auzitegi berezian sartu zenerako. Ordu eta erdi eman zuen auzitegi barruan Beitilarrangoitiak, eta bere aurkako kargurik gabe atera zen bertatik, makina bat komunikabide parez-pare zituela. Arratsaldeko lehen ordura arte, ostera, ez zuen Grande-Marlaskak autorik atera.

Aprobada en Pasaia la moción «estética» de PSE y PNV en un pleno que terminó con golpes

El duodécimo debate sobre el texto que sus promotores definen como «ético» terminó con empujones entre simpatizantes de la izquierda abertzale, varios escoltas y el edil del PSE Bixen Itxaso en la sesión municipal de ayer tarde en Pasaia, en la que, aunque votada por partes, la moción del PSE y del PNV fue finalmente aprobada. Tenso desde un principio, la crispación se apoderó del pequeño salón municipal cuando los cinco ediles del PSE optaron por levantarse y abandonar el pleno en el instante en el que un pasaitarra se encontraba hablando, inmediatamente después de que los ocho sufragios que sumaron PSE, PNV y PP acreditaran la aprobación del tercer punto del texto en el que se conmina a los ediles de la izquierda abertzale a abandonar los cargos para los que fueron elegidos. Con anterioridad, el ex primer edil del municipio por EH, Juan Carlos Alduntzin, tildó de «estética» la moción de PSE y PNV -que en alguna ocasión anterior ya había sido descrita de «patética»- porque, a su juicio, pretende «esconder su responsabilidad y la posición mantenida» en el fallido proceso negociador.

En el tumulto producido cuando los representantes del PSE abandonaban la estancia, según informó ese partido, el edil Bixen Itxaso sufrió «una pequeña brecha en la ceja» a causa de un golpe que recibió en el transcurso del forcejeo entre simpatizantes de la izquierda abertzale y varios escoltas que les empujaron para abrir paso a los cargos del PSE. Según denunció un vecino, este concejal estuvo «provocando» a algunos de los presentes «mediante varios gestos».

Aunque la inauguración oficial de la nueva casa consistorial de Pasaia se llevó a cabo hace escasos días, la sesión de ayer fue con creces más multitudinaria. Decenas de simpatizantes de la izquierda abertzale permanecían para las 19.30 en el interior del pequeño recinto, y para las 20.00 todos los ediles se encontraban en sus asientos, salvo el técnico municipal que fue el último en llegar. Minutos después arrancó el pleno extraordinario en el que se podían ver por doquier carteles que denunciaban «el estado de excepción» que padece Euskal Herria y reivindicaban su libertad.

La alcaldesa, Maider Ziganda, pidió que el pleno transcurriese con normalidad. Acto seguido, Izaskun Gómez (PSE) solicitó que la moción presentada por los siete ediles que conforman el equipo de gobierno fuese votada antes que la llamada «ética». No hubo objeciones, y así se hizo. El edil Ander Poza fue el que leyó el texto alternativo que abogaba por afrontar «entre todos» los nudos de la autodeterminación y la territorialidad que, entienden, son lo que alimentan el conflicto.

El concejal del PP Ángel Olaso criticó que aún no se haya presentado una moción de censura y leyó un discurso que generó gran enfado. Luego, varios pasaitarras tomaron la palabra para, por ejemplo, criticar que «vengáis a hablarnos de ética y luego votéis en contra para bajaros los sueldos», o denunciar que «para votar no tengo derecho, pero sí para pagar impuestos». Otro les advirtió que «vuestra gesta no cambiará nada y, en todo caso, será vuestra dignidad la que se vea alterada».

Poco después llegó la votación de la moción del PSE y del PNV, que ni se leyó. La edil de EA solicitó que se pudiera votar por partes. Salvo en el tercer punto, tanto ésta como el edil de EB se alinearon con los cinco del PSE, los dos jeltzales y el del PP.

Un pasaitarra recordó que no lo habían leído. Fue la alcaldesa la que lo hizo, aunque el joven le señaló que se le olvidó el párrafo que decía que «trabajarán de forma efectiva», a lo que éste replicó que lo dudaba. Los cargos del PSE se levantaron mientras el joven seguía hablando, lo que incrementó aún más el gran enfado del público que coreaba gritos como «PSOE, GAL, berdin da», «sinvergüenzas» o «fascistas» . Varios escoltas tomaron cartas en el asunto. Los jeltzales tampoco se libraron de ser acusados de «amparar la tortura». Cuatro dotaciones de la Ertzaintza esperaban fuera. El «Eusko gudariak» puso punto final, en el exterior del edificio, al pleno extraordinario de Pasaia. Gari MUJIKA

ertzaintza

Grande-Marlaska epaileak Ariztimuñori eskainitako ikur publiko guztiak kentzeko eta etorkizunean ikur horiek berriz ager ez daitezen bermatzeko agindu dio Ertzaintzari.

Hainbat herri

Hernanin egindakoaren antzeko salaketak jarri ditu Dignidad y Justicia elkarteak Zizurkil, Tolosa, Arrigorriaga, Durango, Zornotza, Leioa eta Etxarri-Aranatzeko udalen aurka ere.

Zizurkil

Zizurkilgo ezker abertzaleak agerraldia egin zuen atzo, Udalean dagoen «demokrazia gabezia» salatzeko. Era berean, mozio bat aurkezteko asmoa agertu zuen. Herri honetan, ezker abertzaleak gehiengoa eskuratu zuen hautestontzietan, baina ilegalizazioak Udaletik kanpo utzi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo