GARA > Idatzia > Ekonomia

ERROBI

Bailaran eskualdea garatzeko elkartea sortu dute bertako empresariek

Bere garaian Amikuze eta Garazi-Baigorri herri elkargoan egin bezala, oraingoan Errobi bailarako enpresaburuek elkartea sortu dute lurraldeko ekonomia jarduera sustatzeko asmoarekin. Esparru guztietako enpresariek, garapen ekonomiko iraunkorra ardatz hartuta, lau eremu zehatzetan finkatu dute beren egitekoa: lekuko ekonomia, lurraldearen antolaketa, enplegua eta formazioa eta komunikazioa. Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera bidelagun izan dute egitasmoan, Uztaritze, Kanbo eta Zuraide «herri erakargarrigo» egiteko plangintzan, inbertsio eta garapen ekonomikora begira. Enpresari gazteak bertan kokatzera bultzatzeko, Errobi elkartekoak higiezin egoki baten bila ari dira, bertan enpresa mintegi bat ezartzeko. Horrekin batera, hautetsiek, enpresariek eta eragile ekonomikoek osatutako elkartrukerako gune bat sortzea nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo