GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hik Hasi-k helduentzako 35 ikastaro eskainiko ditu Donostian

GARA |

Hik Hasi elkarteak urtero antolatu ohi dituen Udako Topaketa Pedagogikoak uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango dira aurten Donostian. Goizetan informatika, literatura eta hezkuntza harremanen inguruko 35 ikastaro emango dituzte, eta arratsalderako berriz, saio irekiak iragarri dituzte, nahi duenarentzako.

Jardunaldiak 9.00etatik 14.00etara izango dira, ikastaro teorikoak EHUren Pedagogia fakultatean, informatikari buruzkoak Informatikakoan, eta gorputz adierazpenaren arlokoak Ekintza Ikastolan. Antolatzaileek nabarmendu dute ikasta- roak «formaziorako gune» izateaz gain, «biltzeko gune eta proiektu berrien kabi ere» badirela.

Irakasleei begira

Hala, antolatzaileek zehaztu dutenez, ikastaro horiek «bereziki irakaskuntzan dabiltzan profesionalentzat» prestatu dituzte, «ikastetxeetako irakasleei, musika eskoletako irakasleei, aisialdirako begiraleei, eta hezkuntza aholkulariei, batik bat». Arratsaldeko saioak berriz, nahi duenarentzat izango dira, Pedagogia Fakultatean, 16.00etan.

Horrekin batera, antolatzaileek iragarri dute Imanol Urbieta pedagogoa eta Nancy Chacón doktore kubatarra bertan izango direla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo