GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kultura arloko lagunek ere «Euskaraz bai» aldarrikatu dute

Kontseiluko sortzaileek, euskal kirolariek eta sindikatuek eman zioten lehenik babesa; atzo kultur arloko beste hainbat lagunek ere bat egin zuen «Euskaraz bai» adierazpenarekin. Nork bere erara, musikaz eta bertsolaritzaren bat-batekotasunaz, erakutsi zuen atxikimendua. Nahi duenak izango du hori egiteko aukera www.kontseilua.org/euskarazbai gunean

p016_f03_111x111.jpg

GARA |

Euskal kulturaren arloko hainbat lagunek «Euskaraz bai» esan zuten atzo Bilboko Liburu Azokan egindako ekitaldian. «Idatzian, ahozkoan, antzezpenean edota sukaldean `Euskaraz bai' esaten badakigu, eta, gainera, esateko modu asko dauzkagu: poetikoa, dramatikoa, bat-batekoa, goxoa...», mintzatu zen aurkezpen lanetan jardun zen Asier Hormaza aktoreak.

Besteak beste, Itziar Ituño, Asier Hormaza, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Losada, Aitor Mendiluze, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi, Eneritz Artetxe, Jon Enbeita, Markos Untzeta, Amaia Zubiria, Hasier Rekondo, Gotzon Barandiaran, Ander Manterola, Joseba Apaolaza, Kandido Uranga eta Edorta Jimenez izan ziren atzoko ekitaldian. Baina ohartarazi zutenez, «askok eta askok atxikimendua webgunearen bidez eman dute».

Amaia Zubiriak jarri zion atzokoan musika «Euskaraz bai» leloaren baitan dagoen mezuari. Bat-bateko freskotasuna, berriz, Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballesen erritmo eta errimek jarri zioten.

Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek «Euskaraz bai» adierazpenaren esanahia hartu zuen hizpide: «Denok egiten dugu euskararen normalizazioan lan, idatziz, hitzez, musikaz edo ekintzez. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dugu eta etorkizuna behar duelako hartzen dugu aldarrikapen gisa».

Mendigurenek atzera begirakoa egin zuen, eta azken urte hauetan egindako lanari erreparatu zion: «Lana egin dugu, euskaraz bizitzea delako gure aukera. Euskalgintzan ari garen lagunok lanerako ilusioa eta grina dugula berresten dugu adierazpen honekin, `euskaraz bai', esanez».

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, «Euskaraz Bai» adierazpenaren atxikimendu kanpainan, laugarren agerraldia zuen atzokoa. Dagoeneko Kontseiluko sortzaileek, euskal kirolariek eta sindikatuek eman diote babesa. «Euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu, gure bizitza euskaraz normaltasunez egin ahal izateko, hizkuntzari esparruak garatu eta zabaldu nahi dizkiogu», azaldu zuen idazkari nagusiak.

Atxikimendua eman nahi duten herritarrek, badute horretarako bidea: norbere datuak www.kontseilua.org/euskarazbai webgunean eman, besterik ez da egin behar.

abenduaren 13

Egun horretan izango da zita handia. Kontseiluaren hamargarren urteurreneko azken ekitaldia ospatuko da Barakaldoko BEC-en.

10.050

Actualmente en la capital alavesa existen 10.050 viviendas vacías. Computando las segundas viviendas y las que permanecen vacías en Euskal Herria se han contabilizado un total de 255.263.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo