GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Aviron liderraren gainetik pasatu da

AVIRON 36

CLERMONT 8

J.L. | BAIONA

Biarritzentzat azken urte hauetako denboraldirik kaskarrena izan bada ere, Avironentzat azkenaldiko onena izan da. Zuri-urdinek Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan lortu zuten mailari eusteko txartela, eta atzo, etxean aurten jokatuko duten azkeneko partidan, sailkapeneko lehenengo taldea mendean hartu zuten.

Avironek, atzo sekulako norgehiagoka egin zuen, gainera, eta sekulako astindua eman zion liderrari. Egia da, Clermontek jadanik finalerdietan duela burua, eta orain jokalariek minik ez hartzea duela helburu nagusia, baina zuri-urdinek aitzakiarik gabeko partida egin zuten.

Atzokoan, gainera, Richard Dourtheren azkeneko partida izan zen -heldu den denboralditik aurrera taldeko zuzendari teknikoa izango delako-, baina Landesetako jaurtitzailea izan zen atzoko onena. Berak lortu zituen punturik gehien, eta txalorik gehien ere berak jaso zuen amaieran. Atzokoan, era berean, Xavier Pemeja entrenatzailearen azkeneko partida izan zen Avironekin, heldu den denboraldian ez baitu Lapurdiko hiriburuko taldean jarraituko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo