GARA > Idatzia > Kultura

Klasikoa

CDN-k «Lear Erregearen» ikuskizuna ekarriko du Victoria Eugenia antzokira

William Shakespeare-ren «Lear Erregearen» testua aski ezaguna da; oraingo honetan Centro Dramatico Nacional taldea Juan Mayorga-ren bertsio bat taularatzen ari da. Asteburu honetan, bihar eta etzi, Donostiako Victoria Eugenia antzokira iritsiko dira Madrilgo talde honetako kideak. 19.30ean izango dira bi egunetako emanaldiak eta sarrerak 10 eta 22 euro artean eskura daitezke. Gerardo Verak zuzendu du Shakespeareren traizioa eta lehiaren gaineko istorio hau. Antzezleen zerrenda oso luzea da eta Alfredo Alcon, Chisco Amado, Luis Arrasa, Luis Bermejo, Juanjo Cabrera eta Pedro Casablanc, besteak beste, ikusi ahal izango ditugu agertokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo