GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tokiko gaiak aztergai izango dituzte Baionako UEUko ikastaroetan

A.B. |

Udako Euskal Unibertsitateak Baionako Apezetxean uztailaren 14a eta 18a bitartean egingo diren ikastaroak aurkeztu zituen atzo. «Udako menua» leloarekin, Baionan emango diren ikastaroetan parte hartuko duten ikasleek «zapore eta gustu guztietako ikastaroak dastatzeko» aukera izango dutela esan zuten antolatzaileek.

Antzerkigintza, gorputz-adierazpenak, nazioartea, kazetaritza edo soziolinguistika izango dira, besteak beste, agertuko diren gai nagusiak. Horrenbestez, tokian tokiko gaiak jorratzeko asmoarekin, UEUk Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako gizarteari zuzenean lotuta dauden bi ikastaro eskainiko ditu, hau da, «Hizkuntzaren soziologia Frantzian», eta «Prentsa Ipar Euskal Herrian». Urtean zehar UEUk aurrera daraman lana ere aipagai izan zuten. Hamasei ikastaro eskaini dituzte, eta «lanbide prestakuntzaren arloan» beren lana Akitania osoan aintzat hartzea lortu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo