Euskal herriko liga
Almitza elkarteak aldaketa batzuk egin ditu geratzen diren jardunaldietarako
Nazioarteko eran jokatzen ari zen Euskal Herriko Ligan, Almitza elkartea aldaketa txiki batzuk egitera behartuta egon da. Horrela, pasa den asteburu honetarako iragarritako saioa aldatu egin behar izan dute. Beraz, bigarren jardunaldia datorren larunbatean Tolosan jokatuko da. Hirugarrena, Igorren jokatuko da ekainaren 28an. Laugarrena, Asteasun izango da uztailaren 13an. Bosgarrena, berriz, Artean jokatuko da uztailaren 20an, eta azkena, Oiartzunen, abuztuaren 2an.