GARA > Idatzia > Kultura

Enrique Morentek samintasunaren kexua eder bihurtu zuen Gernikan

Zaharberritze luze baten ostean, Gernikako Jai Alaia iragan ostiralean zabaldu zuten pilota partidak jokatzeko eta erabilera anitzeko areto bihurtuta, musika ekitaldi berezia jaso zuen larunbatean. Enrique Morente maisuak Picassoren omenezko «Pablo de Málaga» lana Gernikan aurkeztu nahi izan zuen, eta flamenko erakustaldi bikain batekin bonbaketa pairatu zuen herriari elkartasuna agertu, jendez gainezka zegoen pilotaleku dotorean.

p046_f01_199x116.jpg

Anartz BILBAO | GERNIKA

Edertasuna ez zaio arrotz inori, Enrique Morentek (Albaicín de Granada, 1943) printzipioz gurean gogorra egiten den flamenko kantaldi zurrunean herenegun erakutsi zigun legez. Sortzaile berezia dugu granadarra, Picassoren «Guernica» margoa ahotsez pintatzeko gai dena.

Nahasketaz nahasketa aske garatutako flamenkoaren berritzaile nagusienetakoak urrats berri bat eman du bere esperimentazioan, eta artista malagarraren poemetan (idatzi zituen, ezagunak ez diren arren) eta margoetan inspiratutako lan berria aurkeztu Gernikan. Aurretik, duela urte dezente, ikusia genuen GARAren aldeko Anoetako jaialdian edo Bilboko poesia-astean ere bai, Mikel Laboa lagunarekin batera kantari.

Milatik gora lagunen isiltasunak betea zuen pilotalekua, granadarra eta enparauak oholtza zapaldu zutenerako. Maisuaren inguruan, zazpi gizonezko, traje ilunez jantziak. Eta hasiera zoragarria, guztiak korroan jarrita eta txandaka kantatuz, esku-zarta hutsak lagun.

Guern-Irak

Bandolero perkusio-jotzailearen erritmoek goitik behera gidatutako kontzertu akustikoari ekin zioten gero. Maisuaren laguntzaile fidelarekin lerrokatuta, lau lagun esku-zartaka (tartean Enriqueren izen bereko seme gaztea). Beste aldean, «Paquete» eta David Cerreduela-ren gitarra lan aratz eta zehatza. Ikuskizuna arindu eta edertzeko, esku-zartaka ari ziren horietako bi «bailaore» ere izan genituen, oholtza gainean «zapateo»a eginez.

Oholtzaren erdialdean eta mahaitxo baten atzean, Enrique Morente, jesarrita. Ilunpean orain eta argi zuri itsuz gero, batzuetan gitarra bizkorrez eta besteetan perkusio gogorrez, Morenteren ahotsak isiluneekin bikain jokatu zuen, eta tarteka kanpai hotsak, alarauak eta erraietatik eztarriratutako kexuek bete zuten zaharberritutako pilotalekua.

Hasi eta ordu eta laurdenera, Gernikaren izena daraman kantuak eman zion amaiera flamenko emanaldiari. Eta soinua, ondo lortua, pilotalekua ohial beltzez guztiz estaltzeari esker.

«Cantaor» handiak bonbaketa ankerrak jasan behar izan dituzten herritarrei eskaini zien kantaldia, eta egungo Gernika gisa Irak aipatu zuen. Musikalki proposamen gordina izan zitekeenak guztiz hipnotizatu gintuen ikus-entzuleak eta publikoak errespetu eta miresmena agertu zion granadarraren arte eskaintza eskuzabal eta zintzoari.

Margolan famatua Madriletik noiz Euskal Herriratuko zain, Morenteren cante jondo-a saminaren sendagarri izan genuen Gernikan, eta ordainetan haritzaren orria jaso zuen granadar maisuak, eskerronez, gernikarren oroigarri.

ASKATASUNA

Sorkuntza askatasunaren sinonimo dugu granadar maisuaren lanean. «Pablo de Málaga» du azken emaitza, herenegun Gernikako herriari zuzenean eskaini nahi izan ziona.

«Pablo de málaga», de la pintura a la canción

Tras atreverse a revolucionar el flamenco creando «Omega» junto a Lagartija Nick, con versos de Lorca y canciones de Leonard Cohen (diez años después presentó el trabajo en directo en el reciente Primavera Sound y hará lo propio próximamente en el FIB), y cantar al emblema de su ciudad en «Morente sueña la Alhambra», en «Pablo de Málaga», Enrique Morente mira a Picasso a través de su obra, tanto la pictórica como la menos estudiada poética, de la que Morente escribió: «Me llamó la atención su sentido de libertad».

Obsesionado por el desgarro de la mujer que el malagueño plasmó en el «Guernica», el granadino trasforma la pintura en quejido por medio de trece canciones en las que lo acompañan sus allegados más cercanos. Un viaje sonoro que comienza con «Guern-Irak» y concluye con «Adiós, Málaga», junto a las guitarras del Niño Josele y Pepe Habichuela o las voces de sus hijos, Estrella, Soleá y José.

Editado por Caimán Records y patrocinado por la BBK, el reciente trabajo está ilustrado por guitarras que el propio Pablo Picasso dibujó en 1924. A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo