GARA > Idatzia > Musika

DISKO BERRIAK Aritz Sound System

Sustraizko reggae argentinarra

p050_f02_185x100.jpg

Fidel Nadal ez da izen ezaguna gure artean. Argentinan jaioa, baina Angolako esklaboen ondorengoa, 80kohamarkadan hasi zen Peter Tosh, Bob Marley edo Skatalites bezalako talde eta abeslarien musika ezagutzen eta maitatzen. 90eko hamarkadan Todos Tus Muertos taldea sortu zuen eta reggaea, punka eta ska doinu biziak elkartu zituen kaleratutako sei diskoetan. Lan horiek Euskal Herrian Gora Herriak, Esan Ozenkiren azpi-sailak, kaleratu zituen eta horri esker Todos Tus Muertos-en doinuak oso ezagunak egin dira gure artean (gure festa gehienetan entzun daiteke oraindik ere taldearen kanturen bat edo beste). Garai hartan, Fidel Nadalek Mano Negra, Negu Gorriak edo Tigres del Norte taldeekin kolaboratu izan zuen. Era berean, Lumumba taldea osatu zuen, reggaetik gertuago zeuden doinuak lantzeko asmoz. 2000. urtean, aurreko egitasmo horiek bertan behera utzi eta Fidel Nadal bakarlari modura hasi zen diskoak kaleratzen. Azkena, «Emocionado» izenekoa da, Buenos Airesen grabatua eta, besteak beste, duela hilabete gutxi utzi gintuen Mikey Dread abeslari eta ekoizle ezagunaren parte hartzearekin (Mikey Dreadek, irrati esataria eta Channel One sound systemaren gidaria, The Clash taldearekin kolaboratu izan zuen eta Ingalaterran reggaearen zabalkundean ezinbesteko pertsona izan zen). Diskoan sustraizko reggaea entzungo dugu, erritmo digitaletan oinarritutako baseekin eta gaztelaniaz abestutako hitzekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo