Literatura
Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra izango da uztailaren 3tik 5ra
Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra Donostiako Miramar Jauregian izango da aurten, uztailaren 3tik 5ra. «Desberdin irakurriz: haur eta gazte liburua kultura aniztasunean» lelopean, biltzarrak gaur egungo ikuspegitik migrazio prozesuen ondorioz haur eta gazte liburuaren arloan sortzen ari diren beharren inguruan hausnartzea eta bizikidetza eta bakea bultzatzea du helburu. Miramar Jauregian beraz, idazle, irakasle zein literatura kritikari ezagunak egingo dute bat.