GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Mihia ateratzera» dei egiten du 2008ko Nafarroa Oinez-eko kantuak

Aurtengo Nafarroa Oinez-eko kanta eta bideo-klipa aurkeztu zituen atzo Iruñeko Jaso ikastolak. «Atera ezazu mihia» Edu Zelaieta irakasle eta idazleak sortutako abestia da, eta Iñigo eta Imanol Goikoetxea anaiek jarritako musikak biribildutakoa. Sanferminetarako prest dago.

p018_f02_148x088.jpg

Jasone MITXELTORENA |

Iruñeko Jaso ikastolako ordez-kariak pozik agertu ziren atzo Nafarroa Oinez-erako prestatu dituzten abesti eta bideo-kliparekin. «Atera ezazu mihia» izan da aukeratutako leloa: jendea euskaraz mintzatzera animatu nahi dute alde batetik; bestetik, berriz, gustukoa ez den horren aurrean egiten den keinu bihurria adierazi nahi izan da. Jolas horren atzean ordea, esanahi zabala dago, eta halaxe azaldu zuen atzo Zaldi Zurian egindako agerraldian Edu Zelaietak, letraren egileak.

Zelaieta, idazlea eta EHUko irakaslea, iaz Jaso ikastolan aritu zen eskolak ematen, eta azaldu zuenez, «ikastolaren ondoan dagoen Miluze zubitik abiatu nintzen. Urak, zubiak eta mihiak bat egiten duten toki enblematikotik. Arga ibaia eta Iruñea solasean ari ziren, elkarrekin». Hortik etorri omen da kantuaren letra: «Oineztarren hiriak hitz egin nahi baitu, bihotzez mintzatzeko mihia atera du. Arga lagun zaharrari omen dio eskatu: Iruñeko bazterrak lorez zipriztindu». Iruñea Nafarroaren bihotza dela, eta Nafarroa «bihotz-begietan» daramagula ere badio kantuak. Ibaien eta zubiaren metaforatik abiatuz, «hizkuntzak -mihiak- bidaiatzeko ibaiekin alderatu eta zubiak harremanetarako beharrezkoak» direla adierazi nahi izan du. Iñigo eta Imanol Goikoetxea anaiek jarri diote musika, eta melodia ia-ia berez etorri dela adierazi zuen atzo Iñigok.

Bideoklipak ere beste hainbeste sentipen islatzen ditu. Euskara alaitasunarekin eta ikasketa jokoarekin lotzea, jendea mihia ateratzera -euskaraz aritzera- gonbidatzea, hiriko txokoak erakustea, Iruñeak biltzen duen hiritasun eta naturgunearen arteko kontrastea, berrikuntzak eta antzinako ohi- turak lotzea, kultura aniztasuna, bizitasuna eta Nafarroa Oinez-en logoa indartzea; kolore arrosa mihia irudikatuz eta berdea berriz, Iruñea oroituz.

«atera mihia»

Jaso Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez-eko kantuak eta bideoklipak euskaraz mintzatzeko aldarria eta Iruñearen berezitasuna adierazten dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo