Elebidunek gora egin dute Hego Euskal Herrian, beste hiru herrialdeetan ez
GARA |
Lakuako Gobernuak atzo ezagutara emandako ikerketa baten arabera, 1991 urteaz geroztik %6 igo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetako elebidunen kopurua (biztanleen %30,1 dira jada). Nafa- rroan berriz, 1,6 puntu egin du gora (% 11,1). Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, euskara eta frantsesa dakizkitenen kopurua jaitsi egin da. Hala ere, geroz eta gazte gehiagok euskaraz ikasteak itxaropena izatea ahalbidetzen duela adierazi zuten Lakuako ordezkariek.
Ikerketak 15 urtetik gorako biztanleak hartu ditu kontutan, eta alderaketa 1991 eta 2006 urteen artean egin da. 7.200 galdeketa egin dira. Azterketa horren arabera, Euskal Herrian duela 17 urte baino 137.200 elebidun ge- hiago daude. Horien artean, «euskaldunberrien» kopuruak nabarmen gora egin duela esan zuten.
Miren Azkaratek egoera hobetzeko beharrezkotzat jo zuen legediak eta hizkuntz politikek euskara laguntzea, herritarrek babesa ematea eta instituzioen arteko elkarlana.