Fitxaketa berria
Kupoa betetzeaz gain, maila igotzera dator San Emeterio
Iragan denboraldian Akasvayun 12 puntu eta 3,3 errebote lortu zituen hegaleko kantabriarrak hiru urtetarako sinatuko du Gasteizko taldearekin
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
ACBn indarrean dagoen araudiari jarraituz, talde bakoitzak espainiar pasaportea duten lau jokalari izan behar ditu hamaikako taldean, eta bost taldea hamabi jokalarirekin osatu nahi badu. Hitzarmena hiru urtetarako luzatu eta espainiar jokalari onenek NBArako jauzia eman dutenez, hango nortasun agiria duten jokalarien kotizazioa nabarmen igo da, ez baitira asko maila eman dezaketen saskibaloilariak. Honen aurrean, azken urteetan Baskoniak, Lutxo Fernández, Cilla edo Grimau bezalako jokalariak fitxatu izan ditu, hau da, araudia bete eta entrenatzeko baino erabili izan ez dituen kirolariak. Honek, ordea, arazoak ekarri ohi ditu lesioak pilatzen hasten direnean eta hurrengo denboraldiari begira, politika aldatu eta «kupoen» artean eskuragarri zegoen jokalaririk onenetakoarekin sinatzea lortu du Zurbaoko taldeak datorren hiru urteetarako -taldeak kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera ere gorde du-, Fernando San Emeteriorekin hain zuzen.
Inor gutxi harrapatu zuen ezustean atzo Baskoniak jakitera eman zuen fitxaketa; izan ere, zurrumurrua aspaldikoa izateaz gain, Gironako Akasvayu desagertzera eraman dezaketen arazo ekonomikoek amaiera zein izan zitekeen argi uzten baitzuten. Dusko Ivanovic entrenatzaile gisa konfirmatu eta gero, hogeita lau ordu geroago lehen fitxaketaren berri eman zuen Baskoniak.
Antza denez, baskonisten entrenatzaile berriaren gustuko jokalaria izan daiteke Fernando San Emeterio hegalekoa, kanpoko jaurtiketa ona izateaz gain, defentsarako gaitasun handia baitu eta hazteko irrikaz dauden jokalari horietakoa baita.
Duela 24 urte jaio zen Santanderren Fernando San Emeterio 1,98 cmko eskolta. Gaztea izanagatik, eskarmentu handia batu du ACBn, lehendabizi Valladoliden, 2002tik 2006ra, eta azken bietan Gironako Akasvayun.
Azken urtean jokalari garrantzitsua izan da Pedro Martínezek zuzendutako taldean, batez beste 28 minututan aritu da jokatutako 34 partidetan, 12 puntu lortu eta 3,3 errebote eskuratuz. Denboraldiko lehen jardunaldiko jokalari espainiar onena izendatu zuten.
Jasaitisek hanka bat kanpoan
Fitxaketa honekin, taldea ia erabat osatuta izan dezake Baskoniak datorren denboraldirako, izan ere, Splitter eta Mickealen kontratuak luzatu ostean, Jasaitis baita datorren urterako kontraturik ez duen jokalari bakarra. Berez, taldeak harremana urtebetez luzatzeko aukera badauka, baina iazko denboraldian emandako maila eskasa eta San Emeterioren etorrerarekin gauzak zail izango ditu.
Splitter, Vidal, Prigioni eta San Emeteriorekin kupoak beteta, McDonaldek ere denboraldia hasi aurretik lor dezake espainiar nortasun agiria, hamabi jokalari ditu hurrengo denboraldirako eta ez litzateke harritzekoa izango Jasaitisez gain, beste jokalariren batek ere taldea uztea datozen egunetan.
Hiru antolatzaileen artean (Prigioni, Planinic eta Dragic) Planinic izan daiteke salgarriena -datorren urtean amaitzen zaio kontratua- eta barruko gizonen artean, Singletonek eta McDonaldek jarraitzea ere ez da batere gauza ziurra.
El Hondarribia Irun atraviesa uno de sus peores momentos, después de que no presentara ninguna candidatura a asumir la dirección del club. Nieves Alza, la última presidenta, declaró que «así no podemos seguir adelante. Aunque yo no me voy a presentar, estoy intentándolo todo para mantener este club, pero cada vez es más complicado y se va a acabar el plazo de presentación de candidaturas sin que nadie lo haga. Iremos a un plazo con junta gestora, a una asamblea extraordinaria y existe el peligro de que se disuelva el club».
Bizkaitarrek jakitera eman zutenez, taldearen kapitala dagoeneko 300.000 eurotik gorakoa da. Akzioak erosteko epea ekainaren 24an amaituko da eta dagoeneko iazko bazkide gehienek erosi dituzte euren hiru akzioak.
Datorren urteko txapelketaren lehen faseko zozketa uztailaren zortzian egingo da Berlinen, aurtengo Final Fourra ospatuko den hirian. Txapelketak oraindik ezagutzera eman ez diren aldaketak izango ditu lehen fasean.