GARA > Idatzia > Euskal Herria

bai euskarari

Ziurtagiriaren aldeko apustua berretsi dute hainbat enpresak eta erakundek

Enpresek eta gizarte erakundeek Bai Euskarari Ziurtagiriaren aldeko apustua berretsi zuten atzo arratsaldean Donostiako Kursaal jauregian, urtero egin ohi den ekitaldi nagusian. Zortzi urteko ibilbide honetan, guztira 1.516 entitatek eskuratu dute. Aurtengo ekitaldia berezia izan da. Izan ere, Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu baitu lehenengoz, Kontseiluaren ekimenez joan den urteko ekainean Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatzeko ardura hartu ondoren. Ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresetako eta gizarte erakundeetako ordezkarien testigantzak entzun ahal izan ziren, eta Rober Gutierrez elkarteko zuzendariak euskararen alde horiek guztiak egiten ari diren ahalegina eskertu zien. «Indarrak batu, eta lanean jarraitu behar dugu arlo sozio-ekonomikoa erabat euskaldundu arte», adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo