GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Lakuak Euskal selekzioa Joko olinpikoetan izatea eragotzi du

Sinadura bat baino ez zen behar Pekinen izateko

Wushu-Kung Fu-ak, «Txinako Kirol Nazionala» izanik, erakusketa-kirol gisa Pekingo Joko Olinpikoetan lekua izango du. Selekzio ofizial bat eratzeko, Nazioarteko Wushu Federazioaren arabera -IWUF-, «tokian tokiko kirol zuzendaritzak onartzea» nahikoa da. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak euskal selekzioari onarpenik eman ez izanak, ordea, Euskal Herria Joko Olinpikoetatik at utzi du. ESAITek «erantzukizun politikoak» eskatu zituen atzoko agerraldian.

p010_f01_148x096.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Bilboko Kalderapekon prentsaurrekoa eskaini zuten atzo ESAIT-ek eta Euskal Wushu-Kung Fu taldeak. Bertan irakurri zuten agirian aditzera eman zutenaren arabera, Euskal Herriko Wushu-Kung Fu kirol diziplinako selekzio propioa Pekingo Joko Olinpikoetan izateko aukera ezin hobea galdu da. «Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren erruz», adierazi zuten. Jose Ramon Garai da, egun, EAE-ko Kirol zuzendaria.

Patxi Marta, Euskal Wushu-Kung Fu taldeko presidente eta IWUFeko kidea, mintzatu zen lehenengo. «1991. urtean Wushu taldeak Judoko Federaziotik irtetea erabaki zuen, euskal selekzio gisa parte hartzen uzten ez ziola-eta. Geroztik, 1992an, 1993an, 2001ean eta 2003an kirola izan badelako Wushu-Kung Fu-a ofizialtzen saiatu gara, baina Eusko Jaurlaritzaren ezetza jaso dugu beti», adierazi zuen.

«1991az geroztik, nazioarteko txapelketetan, baita Munduko Txapelketan ere, parte hartu izan du Euskal Wushu-Kung Fu taldeak. Aurten, berriz, Pekingo Joko Olinpikoetan, Wushu Kung-Fu-a `erakusketa-kirola' izango da, Txinako kirol nazionala delako».

«IWUFen sorrera agiriko seigarren artikuluak honela dio: `Tokian tokiko gobernuek edo Kirol zuzendaritza nazional zein erregionalek onarturiko estatu, nazio edo lurraldeak kide izan daitezke'. Beraz, kide diren estatu edo nazioek Joko Olinpikoetan parte hartuko dute. Kirol zuzendaritzaren sinadura bakar bat nahikoa zatekeen historian lehen aldiz Euskal Herriak Joko Olinpikoetan herri gisa parte hartzeko», amaitu zuen Martak.

Erantzukizun politikoak

ESAITen izenean Martxel Toledok eta Egoitz Askasibarrek hitz egin zuten. Oso nabarmena izan zen kideon haserrea eta, hala, 2007ko abenduaren 29ko manifestazioan euskal selekzioen ofizialtasunaren alde egindako aldarrikapenari Jaurlaritzak «entzungor» egin diola salatu zuten eta, ondorioz, «erantzukizun politikoak» eskatu zituzten.

«Euskal Herriak kirol selekzio propioarekin Joko Olinpikoetan parte hartzeko benetako aukera izan du. Baina Eusko Jaurlaritza, eta zehazki Kirol Zuzendaritza izan da, joan den abenduan Bilboko kaleetan argi eta garbi euskal selekzioen aldeko hautua egin zuen jendetzaren aurrean, hori hala izatea eragotzi duena. Ez dira ez Espainia, ez Frantzia izan; Eusko Jaurlaritza da erantzule bakarra», esan zuen Martxel Toledok.

Amaitzeko, «Euskal Herriko eragile desberdinei, alderdi politikoei eta, bereziki, hirukoa sostengatzen duten alderdiei» dei egin zien ESAITek, bere iritziz, «euskal selekzioa Joko Olinpikoetan egoteko aukera zapuztu duenak ezin baitu Kirol Zuzendaritzan jarraitu. Erantzukizun politikoak eskatzen ditugu», esan zuen.

14/1998, el decreto de la discordia

Este periódico intentó por los medios a su alcance conocer de primera mano la opinión de la Dirección de Deportes del Gobierno autonómico acerca de este asunto, pero no pudo contactar con ninguno de sus miembros.

Sea como fuere, el Ejecutivo de Lakua deniega el reconocimiento de la Federación Vasca de Wushu-Kung Fu porque opina que este deporte forma parte de la Federación Vasca de Judo. Para ello, se ampara en la Ley del Deporte en Euskadi, 14/1998 del 11 de junio, cuyo artículo 24 afirma que «sólo podrá reconocerse dentro del ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco una federación vasca por cada modalidad deportiva» y, según su criterio, establecido en el artículo 25. 1.b, únicamente la Federación de Judo puede «ordenar la representación del deporte vasco en las competiciones estatales e internacionales».

Asimismo, la misma ley contempla en el artículo 21.1.b la posibilidad del «reconocimiento de una federación deportiva por su segregación de otra». Para tal efecto, según el artículo 21.2, este reconocimiento depende «del interés público de la actividad, la suficiente implantación, la existencia de modalidad deportiva oficialmente reconocida, la viabilidad económica de la nueva federación o la capacidad organizativa de la nueva federación».

Euskal Wushu-Kung Fu Federakundea cuenta con más de veinte clubes, implantados en toda Euskal Herria, y más de 2.0oo miembros. A. G.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo