Euskal Herria Zuzenean festibala, azkenengo aldiz Zuberoan
Euskal Herria Zuzenean, gure festibalik hurbilena, hamahirugarren ediziora iritsiko da aurten eta, azken bost urteetan Idauze-Mendin ospatu ostean, agur esango dio Zuberoari. Hogei mila lagun inguru biltzeko asmoa duen jaialdiak Toots & Maytalsen reggae beroa, Keny Arkana gaztearen hip hop borroka edo Latzen eta Potatoren agurra ekarriko du. Urtero legez, musikaz aparte izango da zertan parte hartu ere, Xiba jokoen finalean, animazio eta besteetan.
Anartz BILBAO | BILBO
Bihar hasi eta igandera bitartean, Idauze-Mendiko pentzeek EHZ festibala jasoko dute beste behin, bosgarrenez eta azkenengoz. Gazteek gazteentzako egina, zortziehun gazte inguru ahaleginduko dira antolakuntza lanetan beste hamabost-hogei mila lagunen gozamenerako. Goizean hasi eta goizaldean bukatu, jaialdiak egitarau oparo eta parteartzailea duen arren, lerro hauetan musika taldeetara mugatuko dugu gure jarduna.
Ez da erraza hogei taldetik gora bildu dituen afixa laburbiltzea, bertan direlako eskarmentu handiko taldeak zein hasiberriak, agur esango dutenak eta bueltan direnak, etxekoak zein kanpokoak...
Talde ezagunen artean Toots & The Maytals reggae izarra nabarmendu beharra dago, eman dituen kantu klasikoez gainera mundu osoko musikarientzat azken lau hamarkadetan zehar izan duen eraginagatik, Muguruza anaiengan, kasu. Gazteagoa eta bortitzagoa da Clawfinger suediar taldea. «Use your Brain» lanarekin ezagun egin zen rap-metal taldea hogei urte betetzear da eta «Life Will Kill You» du azken lana.
Gurean sarri jo ohi duten bi talde katalanek ere zapalduko dute EHZ festibaleko oholtza. Ojos de Brujo da bata. Talde fusiozaleak Sound System moduan, talde txikian, irekiko du ostirala agertoki nagusian eta «Techari» azken lana soinu ezberdinekin nahasi. Obrint Pas valentziar independentistek nahasketa horri erantzungo diote, eta jai giroko rock-ska doinu dantzagarriak eskainiz bidea zabalduko, «Benvingut al paradís» lanarekin. Mestizaje kontuekin jarraituko du Ministere des Affaires Populaires (MAP) kolektiboak ere. Etorkinek Lillen sortutako taldeak rap eta rai doinuak uztartu ohi ditu eta «Debout la D´dans!» ekarriko du EHZera. Nahasketarekin bukatzeko, Booze Brothers. Taldeak hamar urte daramatza folk musika eta hizkuntza ezberdinak erabiltzen.
Baina etxekoen artean ere badira pisuzko musikariak. Ruper Ordorikak, esaterako, igandean aurkeztuko du azken lana, «Hamar t´erdietan» zuzenekoa, alt-country edo amerikana moldeetara hurbilduta emana. Oñatiarraren egun berean, Tonino Carotoneren itzulera izango da, aspaldian ez baitugu iruindar kalekumearen berririk izan. Tijuana In Bluerekin punkie hasi, Huajalotesekin mexikar jarraitu eta italiar kantu arinak abestuko ditu orain, Arpioni taldea lagun duela.
Ospetsuak dira gurean Latzen eta Potato taldeak ere. Azken hauek, ska eta reggae doinuez arabar hiriburuari su eman eta ia hogeita bost urtez dantzan jardun ostean, agur bira amaigabe batean sartuta dabiltza aspaldian. Oñatiarrek, berriz, nerabe zirela lortu zuten oihartzuna eta aspaldi desegindako taldea berrantolatu dute behar bezala agur esateko. Zuzeneko CD/DVD bat ere argitaratu dute horretarako, «Hellmuga» metal eztanda.
Gazte gara gazte
Izen handiez gainera, talde txiki arras interesgarriak ere aurkeztu ohi ditu EHZ festibalak, etxekoak horietako asko eta asko. Xabi Solano trikitilariaren egitasmo berria, esaterako, indarra hartzen ari da zuzenekoz zuzeneko. Esne Beltza izenpean, «Made in EH» dute estreinako lana, musika beltza ardatz duena. Sister Simone and the Holy Balls baionar boskoteak, berriz, lau urteko ibilbidea osatu du atzera begiratu eta 70eko rock & roll espiritua bereganatu nahian, Janis Joplin edo Jimmy Hendrix maisuak gurtuz.
PIB All Star taldea Iñaki Ibolst eta Patxi Paul Star gitarra bateria hardcore-power pop bikote bortitzak osatzen du. Borrokan Berako boskotea «Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, oraintxe!» lanarekin plazaratu da berriro eta Akerbeltz izango da, ostera, jaialdia itxiko duen erromeria taldea. Bukatzeko, Bilbon sortutako Inserta post-hardcore taldea Hazparneko lizeoko ikasleek aukeratu zuten festibalean parte hartzeko.
Kanpoko talde berrien artean, Keny Arkana eta Alamo Race Track dira nabarmentzekoak. Lehenengoa hip hop borrokalaria lantzen duen neska gaztea da, jaialdiaren helburuekin bat egin eta «bertze mundu bat posible da!» oihukatuko duena. 2006an, «Entre Ciment et Belle Etoile» plazaratu zuen. Bigarrena, nabarmentzen hasia den holandar pop rock laukotea da eta «Black Cat John Brown» dute azken lana.
Bauchklang austriar seikoteak tresnarik gabe, ahots hutsez egiten du musika. Ultra Vomit Nanteko taldeak death-grind doinu «umoretsuak» lantzen ditu eta Loo & Placido itzal handiko Dj-ak dira Estatu frantsesean.
La importancia y el peso de las composiciones de Toots Hibbert con sus Maytals en la música reggae y su influencia para las siguientes generaciones de músicos es inabarcable: desde el reggae al punk y desde Jamaica a Euskal Herria.
Iñigo Muguruza, el menor de los hermanos Muguruza, recuerda que «comprábamos sus discos en Donibane Lohizune, porque era imposible acceder a ellos en Irun». Enseguida toda la «cuadrilla» quedó prendada del trabajo de un artista que «fusionaba sorprendentemente blues, soul y funk» con sonidos jamaicanos. Así, la famosa y festiva «Sarri Sarri» de Kortatu parte de la música del tema «Chati Chati», de Toots. No será este el único prestamo del caribeño a la música de los hermanos. Iñigo revisó «Pressure Job» con Joxe Ripiau en «Beti presaka» y Fermin hizo otro tanto con «54-46».
Iñigo prosigue: «Para mí, es el `puto amo'; aún sigo escuchando mucho a Toots & The Maytals y, aunque lo he visto a menudo en directo, no he tenido el placer de conocerlo». Mejor suerte tuvo Fermin, quien, al conocer a Toots en la isla, pudo contar con su voz para el tema «Azoka eguna», de su proyecto jamaicano, «Euskal Herria Jamaika Clash».
Otro de los temas más conocidos del artista, que consiguió un premio Grammy con su disco de duetos «True Love», (junto a Keith Richards, entre otros), es el «Monkey Man» que popularizó The Specials.
Mañana, viernes, Toots & The Maytals actúan en Bilbo.
Ez galtzeko modukoa dugu igandeko eskenatoki nagusiko festa. Ruper Ordorika oñatiarrak joko du lehenengo eta Tonino Carotone txantxazaleak gero. Bukatzeko, Toots & The Maytals, reggae izar disdiratsua.
Aurtengo afixak hogeitik gora talde biltzen ditu. Bihar mestizaia doinu alaiak dira nagusi, dantzatzeko egokiak. Gogorragoak dira larunbateko rock doinuak eta igandekoak berriz, gozoenak.
El festival dará comienzo a las 18.00 h. del mañana, aunque las actuaciones musicales principales no lo harán hasta las 21.00 h., con Obrint Pas, para extenderse después hasta las 5.00 h. de la mañana, hora en la que finalizará la actuación del dúo de Djs Loo & Placido. El sábado, una vez instalados, habrá animación desde las 10.00 h. de la mañana y Sister Simone romperá el silencio a las 15.00 h., en una jornada que despedirá Potato a las 3.00 h. de la madrugada. El domingo, más cálido y reposado, comienza en la sobremesa con Ruper Ordorika a las 15.00 h. y cierra, tras la actuación estelar de Toots & The Maytals, con la romería de Akerbeltz, que comenzarán a las 21.00 h.
Los precios por día varían, siendo de 18/23 euros el viernes, 20/25 euros el sábado y 15/20 euros el domingo. El bono para los tres días cuesta 40 euros en compra anticipada y 50 euros en taquilla y da derecho a utilizar los autobuses que se han organizado desde las principales capitales de Euskal Herria, previa inscripción. También se habilitará una zona de acampada. Más información en www.ehz-festibala.com.