GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Mestizajearen zaleentzat

p042_f03_183x100.jpg

Laurogeita hamarreko hamarkadaren bigarren erdian boladan jarri zen musika mestizajea. Orduan lortu zuen arrakasta komertziala hamar urte lehenago Mano Negra bezalako taldeek hasi zuten bideak. Erritmo beroen garaia zen eta estilo desberdinen mugak apurtzeko joera zegoen, haize freskoa eta aberastasuna ekarriz musika mundura. Amparanoia, Color Humano, Sargento Garcia, Dusminguet, Macaco, etab., asko izan ziren sortutako taldeak eta horietako gutxi batzuk dira oraindik bidean jarraitzen dutenak.

Bartzelona baratze aproposa izan zen antzeko taldeen sorreran. Kultura desberdinen bidegurutzea da eta modu naturalean (gehienak) sortu ziren taldeak Rabal bezalako auzoetan. Zulu 9.30 taldea ere bertan sortutako banda da. Aurrez aipatutako taldeen bideari jarraituz, Afro latin reggae deitzen dutena egiten dute; hau da, erritmo afrikarrak, latindarrak eta jamaikarren arteko porrusalda (salsa, son, reggae, rap, rock, errunba, etab.).

Erritmo goxoak, beroak eta dantzagarriak, mezu baikor eta aldarrikapenekin lagunduta. 2005. urtean kaleratu zuten lehenengo diskoa, «Conecta o Revienta» izenekoa, eta oraingoan «Huellas» tituludunarekin datoz. Mestizajearen bolada igaro zen eta garai batean hedabideen arreta bereganatuko zuen disko honek ez du, gaur egun, arrasto handirik utziko maila komertzialean.

Aipatutako doinuen zaleentzat, berriz, kontuan eduki beharreko disko taldea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo