GARA > Idatzia > Mundua

Israelek Gazako pasabideak itxi eta kolokan jarri du su-eten akordioa

Nablusen izandako bi hilketei erantzuteko Jihad Islamikoak Gazatik Sderotera jaurtitako suzirien aitzakiarekin, Israelek berriz ekin zion atzo Gaza blokeatzeari. Hamasekin lortutako su-eten akordioa kolokan jarri du Israelek Karni, Suga eta Nahal Oz-eko pasabideak berriro itxiz, eta, beste behin, Gazako biztanleek behar dituzten elikagai eta erregaiak mugan atxikita mantenduz.

p018_f01_148x116.jpg

GARA |

Gazara produktuak eta erregaiak garraiatzeko pasabide guztiak ixtea erabaki zuen atzo Israelek. Hori egiteko argudioa asteartean Jihad Islamikoak Gazatik Sderotera bi suziri jaurti zituela izan zen. Hori jazo baino ordu batzuk lehenago, Israelek bi palestinar hil zituen Zisjordaniako Nablusen, horietako bat Jihadeko agintari bat.

Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak hartu zuen erabakia, lehen ministro Ehud Olmertekin azken hau boterean mantentzeko akordio batera heldu eta ordu gutxira.

Karni, Sufa eta Nahal Oz-eko pasabideak igandean ireki zituzten, urtebetez Israelek Gazaren kontra mantendu duen blokeoa egun bakan batzutan apurtuz. «Gaur [atzo] ez da ezer sartuko Gazan», adierazi zion France Presse berri agentziari Israelgo Armadako eledun Peter Lernerrek. Atzo oinezkoendako Erez pasabidea soilik zegoen irekita, hori bai, Israelek nahi zuen gaixo, diplomatiko eta kazetarientzat bakarrik.

Gazan agintzen duen Hamas alderdiak gogor kritikatu zuen Israelen erabakia. «Gazako pasabideak ixteko okupatzaileek hartu duten erabakiak su-eten akordioa apurtzea suposatzen du», adierazi zuen Hamaseko eledun Fawzi Barhumek.

Bide batez, Gazako nekazarien kontra su egitea leporatu zion Hamasek Israeli. Palestinian Information Center (PIC) agentziak adierazi zuenez, Jan Yunis hiritik gertu lanean ari zen 70 urteko nekazari bat, Salem Abu Reida izenekoa, tirokatu zuten sionistek, zauriak eraginez.

Horregatik, su-etena lortzeko bitartekaritza lanak egin dituen Egiptori Israeli jarrera aldatzeko eskatzeko erregutu zion Barhumek. Gazako Gobernuko eledun Taher al-Nunuk ere antzeko adierazpenak egin zituen. «Sionisten harrokeria gelditu beharra dago», gaineratu zuen.

Ma'an berri agentziak Egiptoko iturri diplomatikoak aipatuz zabaldu zuenez, Israelek gaur irekiko ditu berriro pasabideak.

Horrekin batera, bai Gazako Gobernuak bai Hamasek palestinarrei lasai egoteko deialdiak zuzendu zizkieten.

Antzeko jarrera hartu zuen Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) Batzorde Zentraleko kide Jameel Mizherrek. Israelek Nablusen burutu zituen hilketak «Palestinako herriak pairatzen duen erasoaren jarraipena» direla esan eta gero, su-eten akordioarekin amaitzeko garaia ez dela iritsi nabarmendu zuen, «nahiz eta okupazioa indarrean dagoen artean irtenbiderik ez den lortuko».

Horren aurrean, taldeen arteko liskarrak albo batera utzi eta palestinarren batasun nazionala lortzearen garrantzia azpimarratu zuen Jameel Mizherrek.

Bestalde, Israelgo Armadak bost zibil palestinar atxilotu zituen atzo Attil-go errefuxiatu eremuan eta hirian, Tulkaremdik gertu, Zisjordanian.

«Haaretz» egunkariaren arabera, Jihad Islamikoaren erantzunari erantzuteko blokeoa berriz martxan jartzea ez ezik, talde hori zuzenean erasotzea ere izan zuen buruan Israelek.

Blokeoa etenda egon den egun bakanetan, Israelek produktuen garraioa % 30 soilik haztea baimendu zuen, «Haaretz»en arabera.

Bestalde, Ezzedin al-Qassam brigadak, Hamasen talde armatuak, Gazan preso duten Gilad Shalit soldadu israeldarraren gainean eztabaidatzeko prest daudela adierazi zuen.

Abu Obeida eledunak berretsi zuenez, Shaliten askatasunaren truke Israelgo espetxetan preso dauden palestinar kopuru bat askatu beharko dute. «Soldadua gure presoak askatzeko trukerako txanpon bezala erabiltzeko gordetzen dugu eta gureari eutsiko diogu», gaineratu zuen.

Shaliten senideek gogor kritikatu dute Olmert azken egunotan, soldadua aske egon gabe Hamasekin su-eten akordio batera heldu zelako.

Olmert salva su puesto gracias a un acuerdo con los laboristas

El primer ministro israelí, Ehud Olmert, implicado en un caso de corrupción, salvó in extremis ayer su cargo gracias a un acuerdo con los laboristas, que renunciaron a votar a favor de la disolución de la Knesset (Parlamento), tal y como habían anunciado.

La crisis se superó tras un acuerdo alcanzado en una reunión entre el Kadima de Olmert y el Partido Laborista, que lidera el ministro de Defensa, Ehud Barak, horas antes de la sesión de la Knesset. Sin el apoyo de los 19 diputados laboristas, Olmert habría pedido la mayoría de 61 escaños (sobre 120) que tiene en la Knesset.

Olmert aceptó la celebración de elecciones primarias en el seno del Kadima, tal y como exigía Barak, antes del 25 de setiembre. Mientras, el Partido Laborista se abstendrá de participar en los esfuerzos que la oposición liderada por el derechista Likud está realizando para desgastar a Olmert.

El consejo de dirección del Kadima debe reunirse antes del 10 de julio para fijar la fecha definitiva de las primarias. Esta reunión se celebrará varios días antes de que el empresario estadounidense Morris Talensky, que ha declarado que entregó sobres llenos de dólares a Olmert y a su secretaria, se someta a un nuevo interrogatorio judicial que ha sido pedido por los abogados del primer ministro.

Una disolución de la Knesset hubiera supuesto la convocatoria de elecciones anticipadas, en las que el derechista Likud, liderado por el primer ministro Benjamin Netanyahu, se presentaba como favorito para lograr la victoria. GARA

dudas del suicidio

La familia de Raed Ghanen, el soldado de origen druso que provocó el incidente en el aeropuerto Ben Gurion durante la despedida a Sarkozy, puso en duda la versión oficial del suicidio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo