Jaialdia
Musika, antzerkia eta magia «Divertikalen»
«Divertikale» izenburuarekin gaurtik aurrera eta datorren hilaren 10era arte egingo diren jardueren egitarauaren berri eman zuen atzo Gasteizko Udalak. Musika, kalejirak, antzerkia eta magia emanaldi andana prestatu dituzte; egunero 19.30etik aurrera, besteak beste, Hegoalde hiri zentroan, Brullerias plazan eta Forondako Balendin Bidexkan egingo dira. Maite Berrocal Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak adierazi duenez, ekimenaren helburua «hiriko gizarte-etxeetatik hurbil dauden plaza eta kaleetan haurrentzako eta familientzako entretenimendu, dibertsio eta partaidetza giroa sortzea» da.