GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

San Fermin Torneoa

Labriteko txupinazoa Aimar eta Barriolak emango dute

Iruñea pilotaren hiriburua izango da Lau térdiko finalarekin, Eugiren agurrarekin eta Binakako torneoarekin

p041_f01_148x108.jpg

Ander GARTZIA | BILBO

Pilotaren jaia Iruñeko sanferminetan izango da gaurtik aurrera aste bete luzez eta pregolari ezin hobeak izango ditu: Olaizola II eta Barriola. Ikusmin handia piztu duen Lau t´erdiko final honekin (11.30, ETB-1) hasiera ezin hobea izango du Labriten izango den ikuskizunak.

Barriola Buruz Burukoan jasandako porrota ahazten saiatuko da pilota partida ajearekin. Izan ere, gaurko finalaren ostean, atsedenik gabe, binakako torneoa izango du hurrengo erronka. Hala ere, gaurkoan ez du aurkari xamurra izango. Olaizola II.ak aise gainditu zuen bere anaiaren aurkako kanporaketa eta iaz lortutako garaipena errepikatzen saiatuko da.

Sanferminetako lau t´erdiko txapelketak bederatzi urte daramatza pilota munduaren agendan kolore gorriz markatuta eta guztira zortzi txapeldun ezberdin izan ditu: Jorge Nagore, Eugi, Mikel Goñi, Barriola, Esain, Patxi Ruiz, Martinez de Irujo eta Olaizola II.a birritan. Bederatzigarrenik ez da izango momentuz baina San Ferminetako erregetza izango da jokoan.

Finalaren aurretik, ordea, pilotak agur esango dio txapeldun handi bati; Patxi Eugiri. Buruz Burukoan hiru aldiz eta Lau térdikoan ere beste hainbat bider txapeldun izan den pilotariak, 17 urte profesionaletan eman ondoren, plaza handietatik agurtuko da. Agoitzeko aurrelariak profesional gisa lehenengo aldiz praka zuriak jantzi zituen kantxa berean bukatuko du bere ibilbidea Lasa III.arekin batera Retegi Bi eta Patxi Ruizen aurka jokatuko duen partidan.

Sei bikote

Gauean, berriz, Binakako tor- neoari emango zaio hasiera Bengoetxea VI-Otxandorena eta Martinez de Irujo-Pascualen arteko partidarekin (22.15). Estelarraren aurretik Galarza V-Merino eta Diaz-Escudero bikoteek indarrak neurtuko dituzte.

Guztira dozena erdi bikote arituko dira aste osoan zehar Labriteko kantxa gainean; Bengoetxea VI-Otxandorena, Asier Olaizola-Begino, eta Aimar Olaizola-Beloki Asegarceren adarretik eta Xala-Barriola, Martinez de Irujo-Pascual eta Titin III-Goñi III Asperen adarretik. Finalak ere, nola ez, Iruñeko Labrit pilotalekuan izango du hitzordua uztailaren 14an.

PATXI EUGI

Debutatu zuen kantxa berean agurtuko da pilotazaleetaz 17 urte profesional gisa aritu eta gero. Hiru bider Buruz Buruzko txapeldunak Lasa III.arekin batera jokatuko du Retegi Bi eta Patxi Ruizen aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo