GARA > Idatzia > > Kultura

dFeriak Tanttaka konpainia sarituko du, egindako ibilbide luzea dela eta

Gaur hasi eta larunbata bitartean iraungo duen Donostiako Arte Eszenikoen dFeria jaialdiaren hamalaugarren edizioa orain arteko nazioartekoena izango da. Izan ere, zazpi bat herrialdetako lanak izango dira ikusgai hiriko hainbat gunetan. Era berean, eta laugarren aldiz, jaialdiak zein Donostia Kulturak Victoria Eugenia Saria ere banatuko dute. Honako honetan Tanttaka konpainiari ematea adostu dute, hala, taldearen ibilbide oparo eta luzea saritu ahal izateko.

p044_f01_.jpg

Rebeka CALVO | DONOSTIA

Orain dela lau urtetik Donostiako Arte Eszenikoen dFeria jaialdiak eta Donostia Kulturak arte eszenikoetan funtsezkoa izan den lana edo ibilbidea egin duen pertsona zein elkartea omentzen dute Victoria Eugenia Sariarekin. Aurrekoetan Deabru Beltzak, Alfonso Sastre eta Txotxongilo taldeko Enkarni Gernua eta Manolo Gomez saritu izan dituzte, eta aurtengoan Tanttaka antzerki konpainiari egokitu zaio saria, beraien 25 urtetako ibilbidea omentzeko.

dFeriako zuzendari den Norka Chiapusok esan zuenez, «Tanttaka kalitatearen sinonimo da. Antzerkia egiteko modu berri bat sortu du eta jada hiru aldiz jaso du Donostia Antzerki Saria, gure ustez, Victoria Eugenia Saria emateko nahikoa aitzakia dena». Tanttakak 34 ikuskizun aurkeztu ditu 25 urte hauetan, horietako batzuk makina bat sari lortutakoak, «El florido pensil» esaterako, edota «Paradero desconocido» eta «Comida para peces» kasu. Gainera, Donostia Antzerki Sariak eskuratu ditu azken urteetan «Novecento, Ozeanoko pianista», «1937, Gogoaren bidezidorretatik» eta «Emakumeak izarapean» lanengatik.

Horiek horrela, Tanttakako Mireia Gabilondo, Fernando Bernues eta Kike Diaz de Rada gerturatu ziren atzoko aurkezpenera, eta bertan, saria eskertzearekin batera, beren «nortasun eszenikoa» lortzeko egindako lana gogora ekarri zuten. «25 urte hauetan gure nortasun eszeniko propioa sortzen saiatu gara. Sari hau jende askoren eta lanordu askoren saria da», esan zuen Fernando Bernuesek. Mireia Gabilondok, beste aldetik, pasa diren urteei errepasoa eginez, esan zuen «oraindik ere batera» egotea dela garrantzitsuena.

Sari banaketa ostegun honetan izango da, hilak 10, 21:30ean, Victoria Eugenian, hain justu, Errusiako Chekthov International Theatre Festival-en «Noche de Reyes» emanaldiaren aurretik. Tanttakak Iñaki Miramonek egindako brontzezko eskultura txiki bat jasoko du.

Antzerki taldeak, nola ez, dFeriaren hamalaugarren edizio honetan ere bi lan eskainiko ditu; «Comida para peces» eta Kukai-rekin elkarlanean prestatu duen «Hnuy Illa». Biak ala biak Antzoki Zaharrean eskainiko dituzte ostiral honetan, bata 19.15ean eta bestea 00.00etan.

Ediziorik nazioartekoena

Horiek horrela, dFeriakoek prest dute guztia jaialdiaren ediziorik nazioartekoenari hasiera emateko. Izan ere, aurtengoan zazpi lurraldetako obrak izango dira ikusgai Donostian, gaur hasi eta larunbata bitartean.

Gaurko lehen lana Lugaritz kultur etxean izango da, Portugaleko Chapitôren «Drákula», 17.00etan. Ondoren, 19.00etan, Argentinako Silvia Vladmivskyren «El nombre» ikusi ahal izango da Gazteszenan, eta 20.30ean Batik konpainia japoniarrak Victoria Eugenian «Shoku» ikuskizuna emango du. Eguneko azken lana Agerre Teatroren «Secando charcos» izango da, 23.00etan, Antzoki Zaharrean.

dFeria Victoria Eugenian estreinatuko duen «Shoku» lanaren aurkezpena egiteko Ikuyo Kuroda koreografoa ere izan zen atzo Donostian. Argitu zuenez, dantza, antzerkia, performancea eta musika nahasten ditu lanak eta deigarriena, beharbada, obra «indartsu» honi darion sentsualitatea da.

Kurodak 2002. urtean sortutako Batik konpainian emakumeek bakarrik parte hartzen dute eta egungo emakume japoniarraren errealitatea erakusten saiatzen da inongo «konplexurik eta estalkirik» gabe.

Lana gaur 20.30ean eta bihar 19.00etan ikusi ahal izango da Victoria Eugenian, eta 30, 22 eta 16 euroko sarrerak daude salgai.

ITINERARTE

dFeriarekin batera gaur hasi eta larunbata bitartean Itinerarte Jaialdia ospatuko da Donostian. Jaialdiaren helburua Gipuzkoa Latinoamerikako herrialdeekin lotzea da, eta, hori dela-eta, Argentinako bost konpainia eta Txileko eta Brasileko bana bertan izango dira.

Seis producciones en la Plataforma para la Danza

La VII edición de la Plataforma para la Danza del Gobierno de Gasteiz, una iniciativa a través de la cual se presentan de forma conjunta algunas obras producidas durante el último año en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, ofrecerá, hasta setiembre, seis producciones en Donostia y Biarritz. Así, dFeria acogerá cinco representaciones de cuatro compañías de danza que comenzarán este jueves con la obra «Lilas» de Organik a las 17.00 en Gazteszena. El viernes, la capital gipuzcoana acogerá otras tres representaciones, a las 12.00, la compañía La Dinamika ofrecerá «Animaliak» en la Casa de Cultura Lugaritz, a las 22.30, Organik pondrá en escena «Malditas» en el Teatro Principal, donde Kukai y Ttantaka, por su parte, representarán «Hnui Illa» a las 00.00. Por último, el sábado se representará la última obra de danza que acogerá dFeria de la mano de Blanca Arrieta, que ofrecerá «Muda» a las 13.00 en la Plaza de la Constitución. En Biarritz se representará «Lilas» de Organik, el 15 de setiembre en el Colisée a las 19.00, mientras que el 21 de setiembre Aukeran pondrá en escena «Bideak», a las 19.00 en el Casino Municipal.

R.C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo