GARA > Idatzia > > Euskal Herria

TORTURA SALAKETA

Jasandako torturak berretsi ditu Beñat Barrondok epailearen aurrean

Torturaren Aurkako Taldeak jakitera eman zuenez, Beñat Barrondo ugaotarrak 2004an jasan zituen torturak berretsi zituen atzo Teruelgo instrukzio epaitegian. 2004an atxilotu zuen Guardia Zibilak eta, bost egun inkomunikatuta igaro ondoren, torturak salatu zituen. TATek deklarazioa egiteko lau urte itxaron behar izan direla salatu zuen, baita ere orain arte eskatu dituzten frogak ez direla gauzatu, eta batez ere, mediku txostenak falta direla. Txosten horietan Barrondori inkomunikazio garaia amaitu ondoren atera zizkioten argazkiak daudela azaldu zuten, eta epaitegiak ez dituela oraindik ikerketara gehitu. TATek kasu honetan zein gainontzeko guztietan «benetako ikerketa» egiteko galdegin zuen, eta, era berean, eskura dauden froga guztiak erabil daitezela, «jakin badakigulako, alde batetik, inkomunikazio egoerak, eta bestetik, torturatu duten Espainiako Poliziaren, Ertzaintzaren edo Guardia Zibilen profesionaltasunak, oso zail egiten dutela tortura zantzurik aurkitzea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo