Lau eta Erdiko San Fermin Torneoa
Barriolak amaiera eman dio finaletako madarikazioari
Aimar baino gehiago izan da eta merezita jantzi du txapela bakarka zortzi final segidan galdu ostean
Asier AIESTARAN | IRUÑEA
Partida amaitutakoan emandako jauziak erakusten du argi eta garbi Aimar Olaizolaren aurka lortutako garaipenak Abel Barriolarentzat duen garrantzia. Bakarka jokatutako azken zortzi finaletan galtzaile irtena zen leitzarra eta atzo datu deseroso hori bertan behera uztea lortu zuen. Irudi ona emanez lortu zuen, gainera, oso serio jokatuz eta bere arma onenei behar bezalako fruitua ateraz. Hala ere, egiari zor, onartu beharra dago Aimarrek ez zuela bere maila eman Lau eta Erdiko San Fermin Torneoaren finalean.
«Buruz Buruko finala galdu eta gutxira egina nuen borrón y cuenta nueva esaten dena. Baina argi dago horrenbeste final galdu eta gero gaur irabaztea oso garrantzitsua dela niretzat. Hiru txapelketek izen handiagoa dute, baina hau ere torneo bat da eta Aimar Olaizola bezalako aurkari baten aurka irabazteak asko esan nahi du. Eskua minduta bukatu dut baina masajearekin eta ongi zainduta asteazkenerako prest egotea espero dut», azaldu zuen Abelek.
Hasiera kaxkarra
Sakearekin min handia egin zion Barriolak Olaizolari - hiru aldiz zabalera ere sakatu zion- eta Goizuetakoak nekea nabaritu zuen lehen tanto horietan. Ez da ahaztu behar larunbat arratsaldean beste lehia gogor bat jokatu zuela anaiaren kontra. Barriola 17-5 aurreratu zen.
Bigarren zatia parekatuagoa eta ikusgarriagoa izan zen. Olaizolak gehixeago asmatu zuen sakearekin eta bere-bereak diren hiruzpalau tanto amaitu zituen. Beranduegi, ordea, iazko garaipena berriz janzteko.
En la previa de la final, Patxi Eugi jugó el partido de su despedida en el Labrit, el frontón que le vio debutar en profesionales hace 17 años y dos días. El de Agoitz cuajó un excelente encuentro en su adiós de Iruñea y ganó con Lasa III 22-17 contra Julen Retegi y Patxi Ruiz. «Ha sido un partido bueno. Terminé el Manomanista con la mano rota y no sabía cómo iba a responder. Pero en los últimos 15 días me he preparado bien y hoy he jugado a gusto. Me despido del Labrit con la sensación de haber elegido bien el momento de decir adiós, que para mí era muy importante. Ha sido una carrera larga, con más éxitos de los que esperaba y con momentos duros», afirmaba al final del partido. Eugi colgará el «gerriko» el 10 de agosto en el frontón de su pueblo.
A. AIESTARAN