GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA Nafarroako Txapelketako finala

Irakaslearen lekukoa hartu eta herrialdeko agintea lortu du Unai Bertizek

p041_f02-ONA.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Irakaslearen eskuetatik ikaslearenetara pasatu da Nafarroako txapela, izan ere, Bertizek lortu zuen herrialdeko txapela atzo, Patxi Larretxeari kenduta. Azken hau min hartuta dago, eta ezin izan zuen parte hartu; alabaina, bere ikasleak irabazteak garaipen zaporea utzi zion berari ere.

Kirolari bakoitzak 125 kiloko zilindroa, 112,5ko kubikoa eta 100 kiloko bola erabili zituen, eta horretarako bi minutuko txandak izan zituzten. Bertiz izan zen onena. 22 jasoaldi eman zizkion zilindroari, 13 kubikoari eta 16 bolari. Guztira, 51 jasoaldi eman zituen eta 5.812,5 kilo bizkarreratu zituen.

Josetxo Urrutia izan zen bigarren. Honek 22 jasoaldi eman zizkion zilindroari, 13 kubikoari eta 15 bolari. Guztira, 50 jasoaldi eman zizkion, eta 5.712,5 kilo bizkarreratu zituen. Azkena Igoa izan zen. Honek, 18 aldiz berdindu zuen zilindroa, 11 aldiz kubikoa eta 13 aldiz bola. Amaieran 42 aldiz altxatu zituen harriak, guztira 4.787,5 kilo berdindu zituen bizkarrean. Horrenbestez, txapela Bertizek lortu zuen. Bestetik, emakumezkoen aizkora torneoa ere jokatu zen, eta horretan Maika Aristegi izan zen onena. Bi proba egin zituzten, eta bietan gain hartu zion Berasategi arabarrari.

Aizkolariak

Gaur ere Foruen plazan 12.00etatik aurrera jaialdia izango da. Bi lehiaketa jokatuko dira. Batetik, Nafarroako Hirugarren Mailako aizkolarien kanporaketa eta, bestetik, sanferminetako motozerra sariketa. Gero, Mieltxo Saralegi ere arituko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo