GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Sorkun eta SA txosnetan izango dira aurten Gasteizko jaietan

«Aniztasuna eta kalitatea» biltzen dituen egitaraua prestatu du Gasteizko Txosna Batzordeak Andra Mari Zuriaren jaietarako. Kontzertu nagusiak oholtza handian izango diren arren, aurtengoan karpako ekitaldiei garrantzi berezia eman nahi izan diete. Bestetik, egitarau ofizialaren barruan, ez da umoreaz edo musikaz ez gozatzeko aitzakiarik izango.

p018_f01.jpg

GARA |

Egitarau bete-betea prestatu dute Gasteizko Txosna Batzordeko kideek aurtengo Andra Mari Zuriaren jaietarako.

Txosnetan izango diren ekitaldietarako bi gune izango dituzte, iaz bezala. Horietako batean, kontzertu handiak egiteko oholtza jarriko dute, eta bestean, gainerako ikuskizunak eskaintzeko karpa izango da.

Agertoki handirako antolatutako ekitaldietan «aniztasuna eta kalitatea» bultzatu nahi izan dituzte. Horretarako, hainbat estilotako kontzertuak prestatu dituzte.

Aurtengoan, ordea, Txosna Batzordeko kideek karpari garrantzi handiagoa eman nahi izan diote. Arratsaldeetarako eta goizetarako eskaintza izango da bertan, hala nola, herri bazkariak, dantzaldiak, haurrentzako jolasak eta kontzertuak.

Musika lehiaketa

Aurtengoan ere izan da Txosna Batzordeak antolatutako musika lehiaketa. Lehiaketa hori irabazten duen taldeari jaietan jotzeko aukera eskaintzen diote, eta lehiaketan bigarren geratutakoak, berriz, karpan kontzertua emateko aukera izango du.

Arenna talde Gasteiztarra izan da aurtengoan talde irabazlea, eta Sorkun abeslariaz gain talde hori ere izango da txosnetako oholtzan, beraz, abuztuaren 8an. Bigarren sailkatutako taldea berriz, Vortex talde iruindarra izan da; horiek egun berean, kontzertuak amaitutakoan joko dute karpan.

«Aniztasuna eta kalitatea»

Txosna Batzordeak antolatutako egitarauak abuztuaren 4a izango du lehen eguna. Iluntzeko 21.00etan Foru plazatik kalejira egingo dute txosnaguneraino eta irekiera ekitaldia izango da bertan. Gauean, Euskal Herrian arrakasta handia lortu duen Hesian taldeak kontzertua emango du bertako agertokian. Asteartean, berriz, Bartzelonan bizi diren Green Valley talde gasteiztarreko kideen kontzertua izango da. Amaitutakoan, karpan hip-hop eta rap gauak hartuko dute festen lekukoa, Mak (iparraldeko taldea) eta Indarrap (gasteiztarrak) taldeekin. Asteazkenean, hilaren 6an, berriz, Ortophonk talde gasteiztarrak eta The Dynamites Nasshville funky-soul taldeak joko dute, eta ondoren Hala Bedi irratiaren eskutik DJak egongo dira karpan.

Abuztuaren 7an, osteguna, erromeria izango da Olgetan taldearekin arratsaldean eta gauean, berriz, Governors rock talde euskalduna eta S.A. -bere azken lana aurkeztuz- arituko dira agertoki nagusian. Ondoren, karpan Musikherria gaua izango da. Ostiralean, haur jolasak, puzgarriak, pailazoak... ikusteko parada izango da karpan, eta gauez musika lehiaketaren irabazle Arenna arituko da lehenbizi agertokian eta Sorkun & vice presidentesek batera egindako lanaren aurkezpena izango da ondoren.

Azken egunean, abuztuaren 9an, Iruñeko Las Culebras rock taldea eta Slam & Howie bastard speed country suitzarren kontzertuak egingo dira oholtza handian. Karpan Gorka kobazulo eta Sonic Linus DJekin gozatzeko aukera izango da goizaldera arte.

Umorearen txokoa

Txosnagunekoez gain, Gasteizko Udalak antolatutako ekitaldi ugari izango dira aurtengo jaietan. Aurreko urtean, Umorearen Txokoak izandako arrakasta ikusita, aurtengorako hainbat hobekuntza egin dituzte. Bertan izango diren umorista eta konpainien mailari eusteaz gain, hainbat hobekuntza tekniko egin dituzte. Bertan, telebistan aritu izan diren zenbait umorista izango dira, hala nola, Alex Barredo, Berto Romero, Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia.

Kontzertu ugari

Udalak antolatuta, Foru plazan eta Aihotz plazan musika ekitaldi nagusiak egingo dira. Antolatzaileen esanetan, «kalitate handikoak eta gustu guztietakoak» izango dira. Gainera, egitaraua «euskara indartzeari begira» prestatu dute. Besteak beste, Ruper Ordorika, Chenoa, La quinta estación, Rosendo eta Barricada, Ken Zazpi, Esne Beltza, Mikel Urdangarin, The Uski´s, Txuma Murugarren eta Xarnegue arituko dira.

350 actos en el 30 aniversario de la Aste Nagusia de Bilbo

La presidenta de la Comisión de Fiestas de Bilbo, Isabel Sánchez Robles, y el concejal Joseba Rosales presentaron ayer en rueda de prensa los detalles sobre el 30 aniversario del Aste Nagusia bilbaina. Entre los días 16 y 24 de agosto, la villa acogerá más de 350 actividades entre las que destacan los más de 90 conciertos y diferentes actividades lúdicas como el Txikigune, que este año potenciará los juegos entre padres e hijos.

Destacan támbien en estas fiestas los fuegos artificiales, ya que con motivo de este aniversario, se ha organizado una rueda de campeones de ediciones anteriores, «un pequeño detalle que junto a otros tantos remarca las fiestas» según comentó Rosales. Marijaia támbien cumple 30 años y, por este motivo, se pondrá en marcha el primer concurso de redacción Ene Marijaia, dirigido a jóvenes entre 8 y 16 años. Por su parte, el teatro infantil se traslada a la Plaza del Gas y los conciertos de pop-rock local tendrán una nueva ubicación en la calle Bailén. Ibai BARRIOS

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo