GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Jai eredu herritar eta parte hartzaile baten aldeko aldarrikapena sustatuz

Urtero legez, hemen dira berriz ere Santutxuko jaiak. Gaurtik aurrera, eta datorren asteko igandera arte, Bilboko auzo horretan adin guztietako herritarrei begira prestaturiko ekitaldi interesgarriak izango dira.

p018_f02_250x92.jpg

Ibai BARRIOS |

Norbanako eta kolektibo hainbatek osatzen dute Santutxuko jai batzordea, eta filosofia horri begira antolatzen dituzte urtero Bilboko auzo honetako jaiak. Adin guztietako auzotarrentzako ekitaldiak topatuko ditugu egitarauan, guztien parte-hartzea bultzatzen dutenak. Herritarrek proposatzen dituzten iradokizunak entzuteko prest dau- de jai batzordeko ordezkariak eta modu horretan auzoko jai eredu herrikoi eta parte-hartzailea bultzatu nahi dute.

Gaur jaien lehen eguna izango dute Santutxun. Arratsaldeko 15.00etan hasieta, auzoko koadrilek antolatutako bazkaria izango da Basarrateko parkean. Ondoren, postre lehiaketak bazkaria zapore gozoz jantziko du. Bazkalostean, eta jaiei behar bezalako hasiera emateko, poteo ludikoa egongo da; tabernek jokoak eta lehiaketak prestatuko dituzte, eta Ernai taldeari esker ez da girorik faltako.

Gazteei begira ere ekitaldi ugari izango dira Santutxuko jaietan. Lehenengo egun honetan, adibidez, Grafitti Lehiaketa antolatu dute Briñas ikastetxean, 17.00etatik aurrera.

Hiru ordu geroago, 20.00etan, Karmelo plazan Ardoa Barrura fanfarreak eta Santutxuko txistulariek jaitsiera hasi baino lehen euren musikaz giroa berotu eta alaituko dute.

Horren ostean, segizioa izango da plaza horretatik bertatik Basarratera, eta bertan auzoko koadrilek zein kolektiboek bertaratzen diren guztiekin bat egingo dute.

20.30ean pregoia izango da Basarraten bertan, 10. urteurrena ospatzen ari diren auzoko «Berton» aldizkariaren eskutik. Segidan, txupinazoa jaurtiko dute, eta banderak jasotzeaz batera jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Txosnak ere ordu ho-rretan irekiko dituzte; hala, zintzurra bustitzeko beta izango dute bertaratzen diren guztiek, Santutxuko jaietako panpina lagun dutela.

Gauean, eta jaietako lehen egunari behar bezalako amaiera emateko, Joxpa taldeak dantzan jarriko du jendea Basarrateko parkean, bai gazteak, bai eta helduak ere.

Berritasunak

Aurten ere berritasunez beteta dator Santutxuko jaien egitaraua. Izan ere, nesken futbito txapelketa antolatu dute etzirako. Jai batzordetik bertatik adierazi dutenez, neskei begirako mota horretako oso txapelketa gutxi daude, eta auzo honetan prestatu dutena bakarra da parte hartzeko jarri dituzten baldintzen arabera. Taldeka zein banaka eman dezakete izena neskek: «Neska bat parte hartzera animatu eta bakarrik egonez gero, guk txertatuko dugu talderen batean», azaldu diote jai batzordekoek GARAri.

Burdinazko harri-zulatzaileen liga ere izango dugu Santutxu-ko jaietan. Urtero antolatzen diren herri kirolen formatua al-datzeko asmoz, Bizkaiko Mea- tzaldeko Gallartatik eta La Arboledatik etorritako profesionalek txapelketa erraldoia egingo dute bihar 19.30etik aurrera Karmelo plazan.

Jaietako azken egunean izango du tartea beste ekitaldi berri batek, «Bertso-hop» talkak hain zuzen. Plazarik plaza, bertsolari eta raperoek euren arteko talka lirikoa egingo dute hitza arma hartuta.

Bestalde, auzoko Gazte Asanbladak 15 urte betetzen dituenez, zenbait ekitaldi prestatu dituzte urteurrena behar eta me- rezi bezala ospatzeko. Duela horu hilabete Santutxu eta Txurdinaga lotzen dituen zubian okupatutako polizien komisaldegi zaharrak Lakomi izeneko gaztetxea ekarri du. Uztailaren 15ean, asteartean, Gazte Eguna ospatuko dute eta Asanbladak egun horretan egingo ditu ekitaldirik gehienak. Aipatzekoak dira Orkrestaren presentzia kaleak girotuz edota Ingush eta Zahil talde berriek emango duten kon- tzertua Basarrateko plazan.

Horrez gain, Santutxuko jaietan nagusientzako berbenak, tabernetan bilbainadak, umeentzako jolas eta ekitaldiak eta azken urteetan arrakasta han-dia izan duten txapelketa gastronomikoak izango ditugu, bakailao eta marmitakoarenak, besteren artean.

Datorren ostiralean rock kontzertua egongo da Basarraten Etsaiak, UEK eta Hesian taldeen eskutik, 22.30etik aurrera. Horrenbestez, egitaraua oparoa dela ikusita, nahi duen edonork jaietara ez hurbiltzeko aitzakiarik ez du izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo