Pasaian eta Areatzan izango dira gaurko bi hitzorduak
GARA | IRUÑEA
Arraunak bi hitzordu nagusi ditu gaur. TKE Ligako hamabi ontziek Kofradiaren XIV. Ikurrina jokatuko dute Pasaian San Pedrok antolatuta (18.00, ETB-1). Erlojuaren aurkako proba izango da eta traineruek sailkapen nagusiaren arabera hartuko dute irteera hiru txandatan banatuta. Honakoa izango da ordena: Laredo, Arkote, Hondarribia, Tiran, Pedreña, Zumaia, Cabo, Zarautz, Orio, Urdaibai, Castro eta San Pedro.
Horrez gain, KAE Ligako bigarren multzoko hamaika ontziak Getxon batuko dira, Areatzako XI. Bandera lortzeko lehian. Raspasek antolatzen duen estropada 12.00etan hasiko da eta estropada eremua «klasikoa» izango da, lau luzez eta hiru ziabogaz osatutakoa. Irteera eta helmuga, hondartza parean.