GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

ECUESTA Décimo aniversario del cierre de ''Egin''

Ocho secuelas de una «herida que nunca se cerró»

El martes se cumplirá una década desde que centenares de policías fuertemente armados cerraran ''Egin'', en un claro intento del Gobierno español de silenciar la voz de una parte de la sociedad de Euskal Herria. A pesar de que el transcurso de los años suele hacer mella en la memoria, trabajadores y colaboradores del periódico y la radio no olvidan aquel 15 de julio de 1998. Algunos de ellos han compartido con GARA aquellos duros y emotivos momentos.

p006_f01.jpg

1-¿Cómo recuerda el cierre de ''Egin''?¿Qué impresión tiene de aquel día y como vivió los siguientes?
2-Han pasado ya diez años desde aquellos hechos, ¿cómo valora el recorrido de esta década?

Marian Beitialarrangoitia

1 Egia esan oso presente dut egun hura, sinestezina zitzaigun gertatzen ari zena; nahiz eta gerora, ordukoa txiki geratu dela ikusteko modua izan dugun. Beste hamaika gehiegikeria izan baitira. Oso egun biziak izan ziren, unean unekoari erantzuten zentratuak egon ginen, urrutiago begiratu eta etorkizun beltza ikusten genuen arren. Halere, ez zegoen norberaren bizimodua zenbateraino aldatuko zen pentsatzen geratzeko modurik, orduan ez zen, niretzat behintzat, norberaren egoera pertsonala garrantzitsuena. Urtetako lana, langileena zein irakurle, entzule eta laguntzaileena, besterik gabe hankaz gora jartzen zuen erabaki onartezina zen eta, gizartearen parte handi baten ahotsa isiltzera zetorren zapalketa. Gizartea berehala ohartu zen ematen ari zen saltoaz eta erantzuteko beharra ikusi zuen. Horretan eman genituen lehen egunak, atxilotuez kezkatuta, gezurrak agerian uzteko ahaleginean, fronte ezberdinetan erantzuna ematen eta nondik edo handik aurrera egiteko indarra jartzen, hala gogoratzen ditut nik.

2 Hasierako egunak igarota ez zen gure kezka baretu, erabakiaren gehiegikeria zein ondorioak begi bistakoak ziren. Langile ginenontzat zein irakurle eta entzuleentzat, gure bizitzaren parte bat lapurtu zigutela pentsatzeak min ematen zigun. Inpu- nitate osoz nahi beste egiteko modua zutela ikusteak, asko batere kezkatu gabe gainera, onartezina egiten zitzaidan. Urteak pasatu dira, tartean beste komunikabide batzuei tokatu zaie, «Egunkaria» tartean, eta denborak gauza asko erakutsi dizkit. Batetik, bi kasuak berdintsuak izan arren, erantzunak ez direla maila berekoak izan zenbaiten aldetik; komunikabide hauen bidea kritikatu dutenen hipokresia agerian geratu da beste medio batzuek hainbat errealitate ezkutatzen egin duten lana inondik ere kritikatu ez dutelako; eta are garrantzitsuagoa dena, egunkaria eta irratia ixtea ez zela soilik adierazpen askatasunaren aurkako urratsa izan, pentsamolde jakin bat kosta ala kosta, edozein bitarteko erabiliz desagerrarazteko ahalegin sakonagoa baizik. Hori azken 10 urteek erakutsi digute beste hamaika pauso eman baitira hel- buru hori lortzeko bidean, horren adibide, lan politikoa isilarazteko ahaleginak eta makroepaiketa guztiak. Kazetarion lana ezarritako botereari kritiko izatea da hein batean, baina hori bera, egunkari batetik, irratitik edota alkate postutik egitea zigortu egiten da. Gauza asko erakutsi dizkidate 10 urte hauek, eta ikusiak ikusi harro diot Egin Irratiari asko zor diodala, kazetaritza eta bizitzaren eskola izan zen niretzat. Pena litzateke hori ahaztua geratzea, denborak dena apaltzen badu ere, «Egin»en atzean zegoen proiektua, herria bizirik delako, eta modu batean edo bestean plazaratu behar duelako.

Iñaki Zapiain

1 Fue un 15 de julio de 1998, era miércoles. A las 4 ó 5 de la mañana el sonido del teléfono me despertó y lo descolgué sin imaginarme lo que luego vendría. Al otro lado de la línea un policía, supongo, me dijo que tenía que acudir a las «dependencias de `Egin'» para estar con el juez Garzón. Mi sorpresa fue mayúscula. Momentos después me encontraba junto al periódico, amanecía pero aún estaba oscuro. Después de un primer control de la Policía Nacional, vino un segundo; cuando les expliqué el motivo de mi presencia allí, varias decenas de policías uniformados me escoltaron, entramos a «Egin» por la rotativa y algunos me acompañaron hasta la redacción.

Esa madrugada detuvieron a los miembros del Consejo de Administración, yo no sabía absolutamente nada.

Cuando llegué a la redacción me encontré con el juez Garzón, apenas pude hablar con los trabajadores de rotativa y cierre, pero por sus caras de preocupación me fuí dando cuenta de la situación. Después de contestar a las preguntas que el juez me hacía, estuve durante tres días de testigo viendo cómo la Policía vaciaba despachos, oficinas, la redacción, montaje y Egin Irratia, llevándose ordenadores, carpetas, papeles...

Emotivo fue el último momento, cuando cerraron y precintaron las puertas exteriores: vinieron a mi mente muchos recuerdos, de personas presentes y ausentes, algunas fallecidas, recuerdos que nunca se olvidarán.

2 Han pasado 10 años desde el cierre de «Egin» y Egin Irratia, posteriormente cerraron «Egunkaria», hecho igualmente muy grave y lamentable para este pueblo. Gracias al esfuerzo de muchas personas han nacido nuevos diarios que de alguna forma evitarán que la información sea privilegio de unos pocos, de aquellos que ostentan el poder económico y político. Para finalizar no me resisto a enviar un mensaje de esperanza con el deseo más ferviente de que no se vuelvan a repetir atropellos semejantes.

Koldo Alduntzin

1 Goizean egunero bezala jaiki nintzen. Goizetan AEKn eskolak ematen nituen 7.30ean, eta esnatu bezain laster irratia jartzeko ohitura nuen. Orduan entzun nuen albistea. Gorputza erabat nahastu zidan, eta lehenbailehen lantokira joateko beharra sentitu nuen. Bertara gerturatu eta guztia poliziaz josita zegoela ikusi, eta atzeko aldetik joanda lankideekin bat egin ahal izan nuen. Egoera faltsu, amorragarri eta dramatikoa zen hura, ezker abertzalearen kontrako antolaketa berri bat. Egoera hartan, lankideekin eta jen-dearekin ahalik eta denbora gehien egoten saiatu nintzen, eta une haietatik abiatu ziren erantzun bat emateko bilerak eta antolaketa taldeak.

2 Lehenengo egunetan erantzun bat eman behar zela ikus izen. Egurra ematen dutenek guztia alde dute, baina ikusten zen indarra bazegoela beste zerbait sortzeko. Ondoren «Egunkaria»n ere aritu nintzen lanean, eta haren itxierak ere bete-betean harrapatu ninduen. Orduan ere amorrua sentitu nuen, bai-na konturatu nintzen gertatutakoak ez zuela atzera bueltarik eta aurrera egin beharra zegoela. Jendeak elkartasun handia erakutsi izan du beti, eta egunak pasatzen diren heinean historia sortu egiten da.

Bixente Vrignon

1 Ni orduan Baionako korrespontsala nintzen. Harriduraz hartu genuen albistea, goiz osoa Hernanira deika eta deika igaro genuen. Uste genuen ordu edo egun batzuetako afera izango zela soilik. Guk, Ipar Euskal Herrian, hasiera batean itxiera informaziorik gabe bizi izan genuen, hastapenean, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitu genuen, uste baikenuen handik pare bat egunera ``Egin'' berriz ere kalean izango zela. Orenak pasatzen ziren heinean ohartu ginen uste baino larriagoa zela.

2 Harridura berarekin pasatu ditut hamar urte hauek. Aldi oro pentsatzen duzu: «Hori egin dute, baina hori baino larriagorik ezin dute egin». Baina aldi oro gero eta gauza larriagoak egiten dituzte. Inguruan den gizartea zein gutxi mobilizatzen den ere harrigarria zait. ``Egin» eta Egin Irratiaren itxierarekin argi ikusi zen adierazpen askatasunaren aurkako erasoa zela, eta pentsatzen ahal zen, nahiz eta ezker abertzalekoa ez izan eta nahiz eta abertzalea ere ez izan, jendea mobilizatu beharko zela, askatasuna oinarrizkoa delako, eta bati eraso egiten badiote, zure askatasunen kontra ere egin dezaketela pentsa dezakezu. Baina hori ez zen gertatu. Eta gaur egun ere ez da gertatzen. Ipar Euskal Herriko militante batzuen kontu korronteak blokeatu dituzte orain gutxi, eta horrela pasatzen da, inork deus esan gabe. Gizartea gero eta gutxiago mobilizatzen da, eta askatasun murrizketak gero eta handiagoak dira.

Arantxa Otaegi

1 «Egin» gure bizitzaren erdia izan da, eta oso gogorra izan zen itxiera. Egun horretan goizeko bostak inguruan gerturatu nintzen egoitzara hura garbitzen zuen emakumearen deia jaso ondoren. Poliziak barruan zeudenean jabetu ginen gertatzen zenaz, eta 9.00ak inguruan Tomas Arrizabalagak itxi egingo zutela baieztatu zuen. Hortik aurrera guztia oso azkar pasatu zen. Hango aparkalekuan bertan egin genituen bilerak eta zer egin erabakitzen aritu ginen: zein egunkari mota egin, zein informazio kaleratu... Guztia oso azkar igaro zen.

2 Ni nahiko ezkorra naiz, egia esan. Lehenbizi ``Egin'' ukitu zuten, baina ondoren fronte guztiekin gauza bera egin dute. Jende asko dago kartzelan, dena dago oso neurtuta. Lehen ez zegoen askatasun handirik, baina zerbait gehiago bai. Orain, aldiz, ezin duzu ezer mugitu. Askatasunen aldetik atzera egin dugula uste dut.

Rafa Castellano

1 Te quitan una motivación de vida, porque al fin y al cabo un periódico era para nosotros algo diferente. A mí nunca me han llevado de la nariz y he escrito siempre lo que he querido. Y además era un medio de vida. Teníamos un salario digno que se nos arrebató. Nos lo quitaron todo al mismo tiempo. Es como quien te frena de golpe. Estás llevando una dinámica, estás llevando un entusiasmo y estás trayendo el pan a casa, y las tres cosas nos las quitaron de golpe.

2 A lo largo de diez años te vas sobreponiendo, te haces muchas preguntas, y lo hemos pasado muy mal. Durante esos diez años van pasando momentos alternativos. En un momento dado te buscas la vida. Yo estuve en la radio, te buscas la vida en otros medios, estuve escribiendo libros, pero eso no da para vivir. Yo pienso que estamos en Europa, estamos en la OTAN, estamos en un monton de sitios. En todas partes existe una oposición promovida, no una oposición que se oponga para hacer un nuevo sistema. En Rusia, por ejemplo, hay periódicos que critican a Putin y a Medvedev, y en EEUU, los que critican a Bush. Son oposiciones dentro del sistema que están pagadas. ``Egin'', no obstante, era una oposición que no convenía y hubo que delincuenciarla, para decirlo de alguna forma.

Joxerra Bustillo

1 Fueron unos momentos que no olvidas nunca y de vez en cuando vuelve el recuerdo de aquel día. La víspera, el día 14, fue un día habitual de trabajo, recuerdo que acabé para las 21.00 y me fui a casa. Hasta el día siguiente no tuve noticia de lo ocurrido. Lo escuché en la radio, hacia las 8.00. Avanzaron que entró la Policía en ``Egin'' pero no decían nada más. Mi primer impulso fue acercarme hasta allí, y para entonces ya se encontraban muchos trabajadores. Allí nos vimos acordonados por la Policía, que tenía ocupado el polígono. Y así nos dimos cuenta de que el cierre iba a ser definitivo. Los sentimientos de impotencia y de rabia eran palpables. No podíamos hacer nada, y empezamos a asimilar allí mismo que habían venido a por el periódico y lo habían cerrado. La sorpresa, el estupor, era increíble.

2 Ha sido un recorrido complicado. Han pasado diez años y prácticamente seguimos pendientes de la resolución y la situación de nuestros compañeros procesados en el 18/98. Cuando estás dentro del fragor de la batalla, creando «Euskadi Información»... no tienes opción de ver con perspectiva los hechos, pero siempre hemos tenido en mente a los compañeros procesados y durante este periodo hemos intentado mantener viva la llama que intentaron apagar el 15 de julio de 1998. ``Egin'' es una herida que sigue abierta y que no hemos sido capaces de sanarla.

Karmele Elizaran

1 Ohean nengoela lagun batek deitu zidan, ``Egin''en zerbait gertatu zela esateko. Nik orduan irratia piztu, dutxatu eta di-da abiatu nintzen Hernanira. Bidean, ezin nuen sinetsi gertatzen ari zena. Ez nuen sinistu nahi eta errealitaterekin topo egin nuen han. Amorrua, inpotentzia... ezin da deskribatu une horietan sentitzen nuena, «noraino irits daitezke?» galdetzen nion nire buruari. Eziago poligonoan jende mordoa biltzen hasi ginen, langileak, irakurleak, ezker abertzaleko ordezkariak... batzuk negarrez, besteak oihuka. Argi genuen ezin ginela horrela geratu, zulo horretatik atera behar genuela; gertatutakoa gure irakurleei azaldu behar geniela eta, beraz, kioskoan gure tokia izaten jarraitu behar genuela. Horrela hasi zen «Euskadi Información». Egun horietan, langile guztiak geunden lanerako prest, batzuk idazten, beste batzuk batzordetan, pankartak egiten... baina denak ekinean. Oso egun gogorrak eta luzeak izan ziren hasierakoak, baina denak hor geunden.

2 «Egin»en itxiera abiapuntua izan zen, hortik aurrera herri honen, eta bereziki ezker abertzalearen aurka, mila gauza egin dituzte, Euskal Herria zapaltzeko eta ezker abertzalea desagerrarazteko helburuarekin guztiak. Baina nik irakaspenak ere jaso ditut, bai 18/98 auziak bai bestelakoek asko irakatsi didate. Prozesuetatik baino prozesatuengandik ikasi dut, eta niretzat duintasunaren ispilu izan dira. Astero, hilabete luzeetan eta epailearen umiliazioen aurrean burua altxatuz. Malko asko bota ditut haiek ikusiz, eta haiengan ikusi dut ezin izango dutela inoiz herri hau birrindu, ezingo dute Euskal Herria zapaldu. Gainera, esan nahi nuke bai ``Egin'', bai eta Egin Irratia ere Euskal Herriaren historiaren parte oso garrantzitsua izan direla eta betiko izango direla jendearen oroimenean.

Hernani acoge hoy una cita especial

Las instalaciones del polideportivo de Hernani acogerán, a partir de las 19.00 de esta tarde, un acto por la libertad de expresión, organizado de la mano de ex trabajadores del rotativo ``Egin''. Este evento pretende recordar aquel periódico que fue la «voz de los sin voz», a la vez que denunciará su cierre, hace ya una década.

El grupo musical Esne Beltza, el escritor Rafa Castellano, el bertsolari Xabier Amuriza, el músico Joseba Tapia o Ander Tolosa, «Morau», el bertsolari y escritor Jon Maia, la periodista Mertxe Aizpurua o el escritor y dramaturgo Alfonso Sastre serán algunos de los encargados de dar contenido y color a la cita de esta tarde.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo