Harri-zulatzea
Burdin Gazteak taldeak bigarrenez irabazi du
Jon LEUNDA | DONOSTIA
Burdin Gazteak taldeak irabazi zuen Euskal Herriko Ligako jardunaldia atzo, eta erabateko nagusitasunez, gainera, zulo bat pasako aldea atera baitzion Jaizubiari.
Ortuellako taldeak liga hasiera ona izan zuen, baina behealdean ibili da gero. Hala ere, erabateko nagusitasuna erakutsi dute azken jardunaldietan, segidako bi garaipen lortu dituztela.
Atzoko galtzaile nagusia, Trapagaran izan zen, bosgarren amaitu baitzuen, eta sailkapen nagusian Jaizubiak ihes egin dio. Beherakada nabarmena izan duen beste taldea Aldai Alde da, azkenaurreko postuan amaitu baitzuen azkeneko jardunaldi horretan.
Burdin Gazteak taldeak 18 zulo eta 6,5 zentimetro egin zituen. Bigarren Jaizubia sailkatu zen, 17 zulo eta 3,5 zentimetro zulatuta. Hirugarren, berriz, Kabiezes izan zen 16 zulo eta 8,8 zentimetro zulatuta. Sailkapen nagusian, Jaizubiak lehen postuan jarraitzen du, eta atzetik ditu Burdin Gazteak eta Trapagaran.